Blog honen idazlea...

2019(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

Portfolioa

   Azken sarrera honekin Lehen Hezkuntza graduko lehengo maila ixten da eta, horrekin, Didaktika Orokorraren ikasgaia ere bai. Hala ere, txoko hau mantenduko dut iraganean erabiltzeko edota beste pertsona batek ere ideiak hartzeko aukera izateko. Azken urte honetan, hezkuntzan murgildu naiz eta zein konplexua den ohartu naiz! Hala ere, oso gustuko dudan gaia da eta etorkizunean irakasle izateko irrikan nago. 

   Bigarren lauhilabetekoan, Didaktika Orokorra eman dut eta Lan Koaderno gisa blog bat sortu dugu ikaskide guztiok. Blog honetan 15 aste hauetan egin dugun guztia ikus dezakezue, bai nirea eta bai nire klasekideena ere bai (eskuinean klaseko zerrenda ikusgai duzue).

   Didaktika Orokorraren abentura hasteko, Tomboy pelikula klase guztiak ikusi zuen, transexualitatea lantzeko. Azkenik, gorputzek duten garrantziaz ere mintzo ginen, ikasleek zer sentitzen duten adierazten dutelako. Horretarako, klasean atera genituen argazkietan argi ikusten zen ikasleen aspertasuna eta logura. Nabarmentzekoa da teknologiaren erabilera, mugikor eta ordenagailu asko ikusi genituelako apunteak hartzeko edo horiekin jolaseko. Hala ere, bai unibertsitatean, bai Lanbide Heziketan ikasleak adiago daude. Horren arrazoi bat graduaren praktikotasuna edota gehiago gustuko dutela da. Beste arrazoi bat irakasteko metodoak dira: tradizionala, ikasleak aspertzen dituena, eta alternatiboak, talde-lana zuztartuz eta klase dinamikoak eginez. Gorputzekin amaitzeko, Beatriz Preciadoren 'Pienso, luego existo' dokumentala ikusi genuen eta bere sistema heteropatriarkal eta kapitalistari egiten dizkion kritikei buruz mintzo ginen klasean. 

Ikaskuntza ez da klasean soilik gertatzen, baizik eta edonon suerta daiketela ikasi genuen. Kaletik ibiltzean arreta jarriz gero, hezkuntza instituziotik at ere bermatzen dela kontura gaitezke. Ekintza hau mota ezberdineko harremanen artean suerta daiteke, berdinen atean, ezezagunen artean edo harreman bertikaletan (aiton-amonak eta ilobak) bidez, kasu.

Ikaskuntza eskoletan ere ematen den arren, eskola mota asko daude: antiautoritarioak, homeschooling, esperientzia berritzaileak, eskola publikoak, pribatuak, ikastolak, etab. Guk horietako asko landu genituen klasean.

Ondoren Illich filosofoaren 'La crítica de las herramientas', 'La convivencialidad', eta 'El ritual del proyecto' kapituluei buruzko hausnarketa sakonak atera genituen, baita haien buruzko performanceak egin (ikus Performance, Bi performance, 'La convivencialidad' kapituluaren performanceak eta Performancearen aurkezpena sarrerak informazio gehiago eskuratzeko). Amaitu eta gero, gure begirada baldintzatuaz hausnarketa egin genuen, gizartea isladatuz.

Ondoren, Heziberri curriculuma zer zen eta curriculum ezkutuari buruz hitz egin genuen. Praktikoki lantzeko, gure fakultatean aurki genitzan adibideei argazkia atera genion.

Didaktika Orokorraren zati handi bat ere jorratu genuen: Unitate Didaktikoa (linkean nire taldeak eta bostek egindakoa ikusgarri duzue 😜). Horretarako, konpetentziak ere landu genituen José Moya eta Sacristán espertuen eskutik, baita Heziberri 2020 legearen ebaluazio motak ere. Unitate Didaktikoari lotuta, metodologia ezberdinak aurki ditzakegu (arazoetan oinarritutakoa, kasuetan oinarritutakoa eta proiektuetan oinarritutakoa).


Ikasgai honek gizartearekiko kritikoa izatearen garrantzia erakutsi dit, baita zein garrantzitsua den hori irakastea, nahiz eta curriculuman agian agertu ez. Bestalde, gorputzen adierazpenaren garrantziaz ohartzeaz gain, fijatu egiten naiz orain, ikasleen baliozko informazioa emaiten baitute. Gainera, hezkuntzak dakar didaktika eta hezkuntza metodoak ikasi ditut, nire etorkizunean oso baliagarriak izango zaizkidanak! Azkenik, blog hau jarraitu duzuenoi eskerrak eman nahi nituzke, espero dut oso gustuko izana.

Hurrengora arte!
Ana de la Vega.

2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

Unitate didaktikoaren azken eguna!!

Gaur Unitate Didaktikoa entregatzeko eguna izan da! Azken aldeketak eta listo! Lan izugarria izan da Unitate Didaktikoa egin ez ezik, Modulu lana ere egin behar izan dugulako, baina Spice Girls taldeak haren hoberena eman du bi lanak ahalik eta hoberen egiteko! Urduri gaude inoiz horrelakorik egin ez dugulako, baina blog honetan azaldu den gisa, gure etorkizunerako oinarrizko txostena da!

Hona hemen gure Unitate Didaktikoa! Dokumentua irakurtzeko zailtasunak edota arazoak izanez gero, klik egin hemen eta dokumentu originalera salto egingo duzue!


Ebaluazio motak

    Gaurko klasean Ebaluazio motak landu ditugu eta hainbat daudela konturatu naiz. Horretarako,  López-Pastor eta Pérez Pueyo 2017an idatzitako liburuaren bi kapitulu erabili genituen. Etxean lehengo eta bigarren kapituluak irakurri genuen eta ideia nagusiak atera genituen. Ondoren klasean ebaluatzearen eta kalifikatzearen ezberdintasunen inguruan hausnartu genuen, baita Didaktika Orokorraren zenbat lexiko ikasi ere. Hitz tekniko horretan ebaluazio formatiboa, hasierako ebaluazioa, ebaluazio kualitatiboa eta ebaluazio jarraitua, besteak beste, aipatu genituen. 

  Nire ustez, ebaluazioa beharrezkoa eta gizakiak gizartearen ebaluazioa behar du. Hala ere, zenbakiez ezin dute inoiz norbait definitu. Bestela esanda, ezin dugu ikasle bati "sei koma bost bat" zara, zenbakiek ez gaituztelako definitzen eta errendimendu akademikotik at oso onak izan daitezkelako. Beraz, irakasleok arreta handia izan beharko dugu ebaluazioa egiterakoan eta ikasle taldeari gehien moldatzen den ebaluazio mota aukeratu.

Hona hemen klasean egindako ebaluazio ezberdinen eskema:

Noiz
Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa
Bitarteko ebaluazioa à prozesu osoan zehar ebaluatzen da.
Ebaluazio bategarria/sumatiboa à bukaeran ebaluatzen da.
Zer
Eb normatiboa à klaseko errendimendua (hoberena 10, txarrena 0)
Eb kriteriala à irizpide zehatz batzuk gainditu behar dira.
Nola
Kuantitatibo à zenbakiak
Kualitatibo hitzekin egiten den ebaluazioa (oso ongi, nahiko…)
Nork
Autoebaluazioa
Koebaluazioa
Heteroebaluazioa
Nolakoa
Formatiboa/hezigarria (feedback)
Ebaluazio autentikoa (egoera errela sortzen da)
Ebaluazio integratua (ebaluazio autentikoarekin joan behar du)
Heziberrik dio…
Ebaluazio autentikoa eta testuinguruan errotutako ikaskuntza.
Neurketa kuantitatiboa eta kualitatiboa

Liburua eskuratzeko hemen klik egin.


Erreferentziak:
pez-Pastor, V. M., & Pérez Pueyo, Á. (2017). Evaluación formativa y compartida en educación: experiencias de éxito en todas las etapas educativas. León: Universidad de León, 2017.

Proiektuetan Oinarritutako Metodologiaren power pointa

   Duela egun batzuk Proiektuetan Oinarritutako Metodologiaz (POMz) hitz egin genuen klasean eta hainbat irakurgai irakurri eta laburtu genuen. Sarrera honen azkenean aurki daitekeen Power Pointak gaia laburtzen du.

    Hasteko, bi adibide ematen dira (Llobregat eta Madrileko bi eskola) POM erabiltzen dituzten hezkutza-zentroak daudela eta ondo funtzionatzen dutela ikusteko. Ondoren, POMaren ezaugarriak, onurak eta ondorioak azaltzen dira. Gainera, Lehen Hezkuntzan egin daitekeen hainbat jarduera proposatzen dira.

   Gehiago jakiteko hona hemen Spice Girls-ek egindako Power Pointa. Espero dugu zuen gustukoa izatea! Gehiago jakiteko ez damutu galdetzera!!

2019(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

Unitate Didaktikoa

   Gaur Unitate Didaktikoari jarraipena eman diogu. Proiektu hau errazago suerta zaigun irakasleak Heziberrik proposatzen dituen edukiak, prozedurak eta ebaluazio-irizpideak azaldu dizkigu eta haien arteko ezberdintasunak ezberdintzeko moduak eman dizkigu. Ondoren, denbora utzi digu Heziberrin sartzeko eta proiektu bakoitzean lantzen diren edukiak eta prozedurak hartzeko Unitate Didaktikoan esleitu dezagun, baita gure ebaluazio-irizpideak zeintzun izango diren ere.

    Gure kasuan, Gizarte, Matematikak eta Plastika konpetentziak kontuan hartu ditugu Unitate Didaktikoaren atal hau betetzeko. Gizarte landuko da gure proiektua katedral bat eraikitzean datza-eta. Hori dela gisa, historia landuko bta, Erdia Aroari indar handia emanez. Matematikak ere landuko den atala dira katedrala eskala txikiago batean egingo delako eta horrek suposatzen duen guztia errepasatuko delako (batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak, eta bolumenak eta azaleren kalkuluak). Azkenik, Plastika konpetentziak ere garatuko dira sormena eta ikuste-espaziala erabiliko dituztelako.

   Unitate Didaktiko honek GrAl edo gure etorkizunean asko lagunduko digu klaseak prestatzerakoan edota zergatik egiten ditugun justifikatzeko balio duelako.

"Konpetentziak" bideoak amaitzen...

   Ostegunean komentatutako bideoak ikusten amaitu genuen eta guztiok batera galderak erantzun genituen. Gure iritzia ere eman genuen konpetentzien inguruan beharrezkoak ziren esanez edo, gure aburuz, zertarako balio duten.

   Nire iritziz, konpetentziak gida bezala ondo daude klasean emango ditugun edukiak zehazten dituztelako. Hala ere, ez lirateke inposatu behar errealitatean ez baitira "kontuan hartzen". Hau da, Heziberri 2020 (2015) legeak zer esaten duen kontuan hartzen den arren, irakasleek, orokorrean, ez dute ekintza edota jarduera guztiak Heziberri legearekin justifikatzen edo egiten Heziberrik horrela agintzen duelako. Esandakoaz gain, ume talde guztiak ez dira berdinak eta haien beharretara egokitu behar gara irakasleok. Hori dela kausa, nire aburuz, ezin da Heziberri doi-doi jarraitu, baizik eta Heziberrin oinarrituz urtea eta edukiak zehaztu.

Hona hemen klasean erantzundako galderak:
1.    Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
Sacristán kritikoa da konpetentzien inguruan: moda bat izan daitezke eta, beraz, susmagarria: korronte modernotzat hartu dira gizartean. Konpetentziak arrakasta duen korrontea dira baloreak ekonimozismoz, kapitalismoz, pramatismoz, etab. beteta baitaude. Gaur, gobernuek kontrolak leuntzen dituzte eta konpetentzien bidez justifikatzen dute. Konpetentzien bidez, heziketa metodoak baliozten dira (lehen objetivos deitzen ziren).

Gainera, konpetentziekin bat datozen termino berriak asmatzen ari dituzte: eraginkortasuna, emaitzen frogaketa, kontrola, akidura, rentability, etab. Enpresetatik etortzen den aldaketa da, hezkuntza ekonomizatu nahian.

Orainaldia gerokotasunaren araberakoa da. Beraz, orainaldian egiten dugunarekin kontuz ibili behar dugu. Gizadiak ez du pentsamendua egun batetik bestera aldatzen, bihurtze bat dago bitartean. Hezkuntza hobetzea da hezkuntzara heltzea hobetzea, eraginkor bihurtzea, orokortzea, metodologia erakargarri bihurtzea, maisu-maistren formakuntza eta edukiak hobetzea, etab.

Illichi dagokionez, Sacristanek dio “es cierto que se habla de la educación como escolarización y eso no es así. No toda la educ es la escolarización”. Bere ustez, kanpoko mundua aldatzen den arren, guk barrutik (eskolatik) ikusten dugu. Horren arrazoia eskola XIX. mendean tresna askatzailetzat sortzen dela da. “La escuela está dejando de valer para cosas que pensábamos que sí. Fuera no es controlable la educación, dentro sí. La escuela desde dentro se supone que es para todos por igual, pero desde fuera según las fuerzas pudientes”.

Irakasleak ideologien, elizaren menpe egon da beti. Ez daukate erabakitzeko aukerarik, teknokratek esaten diete.


2.    Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
Lagunkoia da konpetentziekin. Berearen ustez, konpentziek jarrerak, trebeziak eta gaitasunak batzen dituzte, pertsona batek ariketa jakin bat burutzeko errekurtso guztiak erabiltzen dituen era baita. Hau da, konpetentea izateak ez du konpetentziak izatea esan nahi, errekurtsoak erabiltzeko gaitasuna izatea baino.

Konpetentziek zertarako eta nola egiten den zehazten dute eta horrek gaitasunetik aldentzen ditu. Ikaskuntza maila neurtzen du eta beste kontzeptu guztiak bere baitan hartzen ditu. Gainera, hezkuntza-sistemari kritika egiten dio: hezkuntza-sistemak eraikinak bezala aldatzen dira, hau da, etxe-aurrea baino ez da aldatzen.


3.    Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
    Sacristanen arabera, ez. Eskola barruan eta hortik at eskura daitezke eta biak bezain garrantzitsuak eta beharrezkoak dira. Bizitako esperientziekin ere konpetentziak garatzen dira.


4.    Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?
Bai, baina horretarako behar-beharrezkoa da ariketa zehatzak eta ondo azalduta egotea: se pueden adquirir pero es indispensable crear tareas para que utilicen todos los recursos y, así, mejorar el curriculum real.

2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

Konpetentziak, José Moya eta Sacristán

   Gaur konpetentziak landu ditugu José Moya eta José Gimeno Sacristánen eskutik. Lehenengoa filosofoa eta Hezkuntzen zientzietan doktoratua da eta bigarrena, didaktikan eta eskola-antolaketan katedratua. Hau da, bi espertuen iritziak aintzat hartu dugu lau galdera hauek erantzuteko asmoz: 

1.    Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
2.    Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
3.    Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
4.    Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?


Bideotxo bakoitza amaitu eta gero, zer iruditu zaigun esan, ideia nagusiak atera eta zerk harritu gaituen aipu egin dugu. Galdera guztiak amaitu ez ditugunez, erantzunak hurrengo egunean zintzilikatuko ditut, informazioa eskuragarri suerta dakizuen!

Hona hemen bideoen esteka, zuek ere ikusteko asmoa baduzue:
Bideo 1                          Bideo 2                      Bideo 3                        Bideo 4


Hurrengora arte!

2019(e)ko maiatzaren 4(a), larunbata

Aurkezpenak + Unitate Didaktikoa

  Gaur Whale taldearen txanda izan da aurkezpena egiteko. Talde honek Heziberri 2020 legeak proposatzen dituen ideia nagusiak aurkeztu dizkigute Unitate Didaktikoarekin lagun diezagun. Oso aurkezpen sintetikoa eta argigarria sortu dute!

   Atzo azaldu nuen gisa, proiektuak ezagutzea oso garrantzitsua da. Heziberri 2020 legeak ere proposatzen dituen alderdiak eta lortu beharreko helburuak aintzat hartzea eta jakitea oinarrizko aipua da irakasle bihurtzeko.

  Ondoren, Unitate Didaktikoarekin jarraitzeko denbora izan dugu. Gutxinaka-gutxinaka amaitzear gara!! Hurrengo klasean eranskinak prestatuko ditugu klaseari azaltzeko asmoarekin.

Estekak:
   Whale: Gemma Ruizen blogatik hartuta.

2019(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

Aurkezpenak entzuten...

  Oporretatik buelta eta aurkezpen batzuk egin dituzte klasekide batzuk. Hasteko, Xulines taldea hasi da, ondoren ZAGA eta, azkenik, Didaktika Doctors. Hiru metologia landu egin ditugu, haien unitate didaktikoaren arabera: arazoetan oinarritutako metologia, proiektuetan oinarritutako metodologia eta kasuetan oinarritutako metodologia.

  Oso interesgarria izan da eta metodologia tradizionalari uko egiten dioten hiru metodologia zehaztu ditugu, baita nola egingo genukeen ere.

Proiektu ezberdinak ezagutzea oinarrizkoa gure etorkizunerako irakasleak izango baikara. Hori dela medio, praktikan jar ditzakegu eta eskola leku erakargarri bihur dezakegu, umeek joan nahi duten tokia. Jakin badakit proiektuka aritzeak (bai arazoetan oinarritutakoa, bai proiektuetan oinarritutakoa eta baikasuetan oinarritutakoa) lan gehiago eskatzen duela. Hala ere, merezi duelakoan nago ikastea zerbait interesgarria eta dibertigarria izan daitekeela pentsatuko dutelako umeek.

  Azkenik, klasea amaitu baino lehen, irakasleak egin behar ditugun saioak Unitate Didaktikoa zehaztu ditugu eta denbora eman digu amaitzeko. Gutxinaka-gutxinaka Unitate Didaktikoa lantzen ari gara!

Image result for metodologia


Estekak:
   Xulines: Iker Guadillaren blogatik hartuta.
   ZAGA: Goretti Sánchezen blogatik hartuta.
   Didactika Doctors: pendiente dago aurkezpenaren webhelbidea...

2019(e)ko apirilaren 16(a), asteartea

Unitate didaktikoa hasiz

   Pasa den ostiralean irakasleak Unitate Didaktikoa egitea proposatu zigun. Hau da, ikasgai eta haren eduki jakin eta zehatzak antolatzen dituen hezkuntza-ikasketa bat da. Horrek curriculuma (gure kasuan, Heziberri 2020 legedia) bere baitan hartzen du lortu beharreko helburuetara egokituz eta ikasleen premia eta mailara moldatzen da.

  Unitate Didaktikoa Matematika ikasgaiarekin lotu genuen, unibertsitateak proposatzen duen modulu lanean (K2an) informazio askorik ez baitago. Beraz, lagundu diegukegula pentsatu dugu.

  Lana errazteko (gure lehengo urtea dela LHan kontuan hartu behar da) irakasleak nola egiten den eta zertarako balio duen azaldu zigun. Azalpen horren barruan, aurkibideak, jarraitzeko pausuak,  informazioa non bila genezakeen, etab. aurkitu genuen. Ondoren, horrekin hasteko denbora eman digu klasea amaitu arte.

Sentsazio onak! Nola doan kontatzen jarraituko dut, ez damutu! 😃

2019(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

Unitate Didaktikoaren zehaztapen batzuk...

Gaur Unitate Didaktikoarekin jarraitzeko denbora izan dugu klasean. Hasi baino lehen, informazioa eta edukierak zehaztu dizkigu irakasleak: zer informazio jarri eta zer ez, Heziberriko edukierak kontuan hartzeko gomendioa eman digu, baita ideia nagusiak ateratzeko edukiak hobeto zehazteko ere. Beraz, gure taldeak LHko hirugarren maila dela kontuan izanik eta Heziberri 2020 aintzat hartuz gure edukiak zehaztu ditugu. Gomendio horiei esker, lana askoz errazago bihurtu zaigu.

2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

Beste performance aurkezten...

Gaur beste talde batzuk haiek egindako posterrak aurkeztu dituzte eta korridoretik ibili gara, hor zitzilikatuta egon baitira. Korridorean eseri gara hezkuntzak eskatzen duen zuzentasunari aurre eginez. Azalpen hori burutzeko ez dugu azalpen tradizionala egin power point bat erabiliz, baizik eta poster batean metaforak isladatu dira. Esan den gisa, ez dugu klasean aurkeztu, baizik eta korridorean borobi bat eginez, esandako zuzentasun hori apurtu nahian.

Gainera, gizartean txertatuta dauden hainbat aipu komentatu ditugu eta etekin handia atera diogu hori guztiari: hausnarketa oso potenteak atera dira! Hona hemen klaseko beste taldeen posterrak:

Matraka taldearen posterra

Zari taldearen posterra: 'Gorputz deafialtzaileak'

Whale taldearen posterra

Xulines taldearen posterra


Tomaki taldearen posterra

Performancearen aurkezpena

   Eguna heldu da eta performancea egin dugu!! Nahiko urduri geunden egin baino lehen baina performancea pixka bat entseatzeak lasaitu gaitu. Lehenak izan gara!

   Gure performancean, Irati erdian jarri da eta beste laurok, instituzio bana irudikatu dugu, haren inguruan. Ondoren, aukeratutako lau instituzioek (eskolak, hedabideek, Gizarte Segurantzak eta Eusko Jaurlaritzak) gaur egun esatera bultzatzen dituzten esaldiak ohitukatu dizkiogu Iratiri, gero eta ozenago, gero eta gertuago. Irati gero eta presionatuagoa sentitu izan da eta hitz egin nahi izan duenean "¡Cállate, mujer!" erantzuna izan du, hitzik esan baino lehenago. Esaten genituen esaldiak eta irainak arbelean proiektatuak izan dira, Iratiren gorputzean zehar. Azkenik, gure "laguntzaz" bere buruaz beste egin du. Sortu den "irudi bortitza" estaltzeko lepo-berogarri bat jarri diogu eta, horrela, soka eskutatuta geratu da.

   Performance honekin 'Violencia de imágenes' deitutakoa irudikatu nahi izan dugu instituzioek horrelako eraginak sor ditzazketelako eta eskuak garbitzen dituztelako horrelako arazoak sortzerakoan. Gure ustez, egoera horien aurka egin beharko lukete, baita kanpainak sortu ere,  egoera horien gertutasunaz eta garrantziaz gizarteak jabe dezan.

    Horretaz aparte, gizartean sartuta dauden esaldiak eta rolak (anorexia, transexualtasuna, generoa, estereotipoak, immigrazioa, etab.) eta haien eraginak isladatu eta kritikatu nahi izan ditugu guk irakasle gisa aurre egin beharko dizkiegulako, baita gehiago gerta ez daitezen ere.

Hona hemen bi argazki. Ezkerrekoa performancearen aukezpena izan da eta, eskuinekoa, performacearen posterra izan da. Azken horretan performancearen "laburpena" ikus daiteke. Espero duen zuen gustoa izan dela!!

2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

Perfomanceari ukituak emanez

Astelehenean performancearen ideiak Iratiri azaldu genizkion eta ukituak eman genizkion gure lanari. Gainera, irakaslearekin hitz egin genuen aurkezpena eta ebaluatzeko materiala nola aurkeztu eta entregatu behar genuen.


2019(e)ko martxoaren 31(a), igandea

Perfomance sortzen...

Pasa den egunean, ostiralean, oso sormenezko klasea izan genuen gure posterra sortzeko unea izan genuelako. Oso ideia onak izan genituen, baita irakasleak batzuk eman zizkigun ere. Brainstorming egin eta gero, lanera jarri ginen eta super ideia bat bururatu zitzaigun, baina gure taldeak ez du ezer ezango... aurkezpena egin baino lehen!

2019(e)ko martxoaren 23(a), larunbata

"La convivencialidad" kapituluaren performanceak

    Azkenengo klasean Illichen hirugarren kapitulua, La convivencialidad, praktikan jarri genuen lau taldeko performance egiten.

  Lehenengo performancean, hiru pertsonak zenbakiak esan zituzten klasetik mugitzen ziren bitartean eta beste batek instituzioak izendatzean erreakzio jakin batzuk ikusi genituen. Amaitzean, klase guztiak hausnarketa bat egin genuen esanahiaren eta mezuaren inguruan: instituzioentzako zenbaki hutsak garela ondorioztatu genuen batzuk. Ondoren, lau neskek (Aialak, Goretti, Gemak eta Leirek) haien mezua azaldu zuten: eskolak modu zehatz batean zenbatzera ikastarazten gaitu eta ezin dugu hori akabatu eta gure modura zenbatu.

   Ondoren, Spice Girls taldearen, nire taldearen, txanda izan zen: trapezio bat osatzeko piezak eman genien, bat faltan. Osatu ezin zenez, talde bakoitzean pertsona bat aldatu genuen eta, geroago, talde osoak lekuz mugitu genituen beste trapezioren bat konpun zezaketen ikusteko. Trapezio bakoitzak instituzio baten izena zeukan (eskola, hezkuntza, gizartea eta Eusko Jaurlaritza). Gure mezua instituzioetan arazoak daudela zen eta arazo horiek konpontzeko aldaketa baliogabeak egiten dituztela politikariek, baina benetako arazoa ez dute zuzentzen ikustezina egiten baitute.

                     Image result for politica problemas            Image result for politica problemas

   

    Gure performance-a eta gero, kalera atera ginen, mutilen taldearen (Xulines-en) performancea burutzeko. Horretan, taldekide batek zeloa jarri zuen lurrean eta zelo horren gainean ibilarazi gintuzten. Horren arrazoia gizartearen teknologiaren menpe gaudela da. Gainera, horretan ibiltzean, arraztroa utzi egiten dugu, teknologian bezala, eta ezabaezina da.

    Azkenik, Jokin Totorikak eta Beñatek azkenengo performancea egin zuten: ikasten ditugun aipuak (biologia, komunikazioa, txunkuntasuna, geografia, etab.) eskolan, etxean edo bietan eman ditugun adierazi behar genuen.

Oso klase interesgarria iruditu zitzaidan mugitzen egon ginelako denbora guztian eta, gainera, beste modu ezberdin batean ikasten, modu aktiboki.

2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

La convivencialidad, Illich

   Gaur Illichen hirugarren kapituluari buruz hitz egin dugu klasean galdera sorta bat elkarrekin erantzuten genuen batera. Oso ideia onak atera dira eta Illichek proposatzen zituen deseskolarizazioaren ideiaz mintzatu gara (alde onak eta txarrak, alde gauden edo ez, etab.).  Nire klasekide batzuk ados zeuden arren, gehienok ez gara Illichekin bat etortzen.

Nire ustez, eskolarizazioa beharrezkoa da gizartea "ordenatuta" egoteko. Gainera, homeschooling ezinezkoa da familia ororentzat. Hau da, familia guztiek ez dute beharrezkoa liratekeen dirua eta denbora hori burutzeko. Esandakoaz aparte, umeek bere adinekoekin egotea bilatzen dute eta eskolak hori bermatzen eta indartzen du. Hori gertatu ez gero, nola ezagutuko lituzkete beste umeak? Zer gertatuko litzateko gaitasun sozialekin? Jakingo al lukete beste umeekin egoten? Eta, azkenik, nola ezagutuko lituzkete lagunak?

Klasearen bukaeran, gure taldeak, Spice Girls-ek, irakaslearekin hitz egin du biharko performance prestatzeko ebaluazio bat eginez eta hobekuntza alderdiak jorratuz.

Hona hemen klasean egindako galderak eta erantzunak:

1.    Zer esaten du Illichek aurrerapen teknologikoen inguruan, hauek mila bat gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei dagokienez?
Teknologia ez da aurrera pausuaren sinonimoa (“terminan produciendo lo contrario a lo que se proponían”). Medikuntzak gaixotasunak zabaltzen ditu (“se vuelve contra sus propios fines”), automobilak inmobiliztzen dizkigute, hezkuntzak desberdintasunak eta ezjakintasunak, etab.
2.    Nahiz eta teknologien hedakuntzaren ondorioak kaltegarri nabariak izan, zergatik sustatzen da? Honen adibideren jarriko zenuke hezkuntzaren arloan?
Interes ekonomiko batengatik sustatzen dira: izkututako motibazio bat da. Adibidez, AHT, ritualak eta mitoak, Illichen arabera. Arbel digitalak, adibidez, arazo asko sortzen ditu.
3.    Eskolaren izaera “kontraproduktiboa” ikusita, hezkuntza instituzioak ez du ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena ere. Zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
Benetako zentzua ezkututako kurrikulumak ematen du: desikasi behar da eta gure kabuz ikas dezakeguna ikasi.
4.    Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Eskola ikasi dezakegun instituzio bakarra da. Ezkututako kurrikuluma: el alumno debe desaprender a aprenderlo todo de la cotidialidad… Ezagutza anotatua eta inkuantifikableak dira baloreak zenbatzen direnak. Bi mezu zabaltzen ditu: kontsumismoa eta gizarte zatiketa.
5.    Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da?
Ezagutza akotatua eta inkuantifikableak diren baloreak zenbatu. Desirak beharrak sortzen ditu.
6.    Illichen aburuz, zein da kapitalismoaren “mantra” aurrerapenaren harira? Zein ari da sortzen aurrerapen teknologikoak?
Etengabe kontsumitzeko prestatzen gaituzte eskoletan: kontsumismoak poztasuna sortarazten digularen ideia. Poztasuna sortzen da kapitalismoaren bitartez (“creer que lo nuevo siempre es mejor”).
7.    Teknologien izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Illichek aipatzen duen “teknologien aginduan” (“imperativo tecnológico”) izango luke bere oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu hau? Nola lotuko zenuke gizartearen deskolarizazioaren aldarrikapenarekin?
Teknologikoki zerbait egin badaiteke, egingo da, giza-kostuak inporta gabe (“Si algo es técnicamente posible se puede hacer”).

2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

Gure curriculuma ikasten...

Gaur denok batera taula zuzendu egin dugu eta dokumentu bakoitzaren ezberdintasunak, baita zertarako balio duten ere, ikasi ditugu. Modu honetan, irakasleak garenean zein dokumentu kontuan hartu behar dugun jakingo dugu. Hau da gure emaitza! Ikusteko arazoak badituzue, egin klik hemen.

Gure curriculuma ulertzen...

Atzo taula irakasleak esleitutako taula bat batzen saiatu ginen Hezkuntza erregulatzen duen legedia hobetu uler genezan. Lehen maila irakaslearen laguntzarekin egin genuen eta, ondoren, denbora utzi zigun guk betetzeko.




2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

Curriculum ezkutuaren argazkiak

Gaur, kurrikulum ezkutua landu dugu klasean. Hau da, irakaslea irakasten saiatzen ez dena eta ikasleek ikasten dutena da. Illichek ideia hau hasi zuen. Bere ustez, maisu-maistren curriculum ezkututuan egiten duten eragina merkatuari fabore handia egiten dio. Adibide gisa, espazioaren antolamendua, baloreak, interakzio-erak, etab dira. Kasu zehatz bat mahaien antolamenduan ikus daiteke, klasean irakaslearekiko noranzko bakarrekoak dira eta, beraz, noranzko bakarrekoa, diziplinarra, antolatua, etab. dira.


Aurrreko egunean komentatu bezala, fakultatean aurki genitzakeen curriculum ezkutuaren adibideak argazkitu genituen gaur klasean elkarrekin parteka genitzan. Hona hemen Sarayk, Iratik eta hirurok ateratako batzuk:


Kartel hauetan ikus daitekeen gisa, irakasle edota zaindari neska baten bila daude. Hau da, rol hori oso markatuta duten familiak horren bila dabiltza. Ez al da posible, ba, hogei urteko mutil batek ume batzuk zaintzan izatea? Nesken lana al da hori?

Azken kartel honek "hablante nativo"en bila dabil. Berriz ere, hizkuntza ez-inklusiboaren adibide bat.


Azken argazki hau Matraka taldearekin batera atera genuen guztioi nesken komunean zegoen pegatina hau harritu zitzaigulako. Nahiz eta komuneko atean izenik ez egon, neska eta mutilen komunak ezberdinduta daude. Hala ere, nesken komunean dagoen hau "bi generoentzat" da.
Nesken komuneko ate bat

Behean dagoen ezkerreko argazkia Gasteizko Farmazia fakultatean atera genuen. Argazkian fakultate hori zein handia den nabarmendu daiteke. Gure taldea sartzean, hori zen egiten genuen komentario bakarra. Ondoren, gure fakultatatearekin konpartuz zein ezberdina den konturatu ginen; hau da, "karrera garrantzitsuak" (Farmazia, Alimentuen Zientzia eta Teknologia, Ingurumen zientziak, Giza Nutrizioa eta Dietetika, etab) fakultate handi eta moderno batean egin behar dira. Magisteritza, aldiz, ez dago hain ondo baloratuta eta fakultate askoz txikiago eta zaharrago dugu. Gainera, gure fakultatearen atea nahiko ezkutatua dago, Farmazia, aldiz, oso ate handia du eta erraz ikus daiteke. Esandakoaz aparte, Hezkuntza eta Kirol fakultatearen kanpoan haur parke bat dugu. Nire ustez, nahiko ironikoa da egoera hau.

Farmazia fakultatea
Hezkuntza eta Kirol fakultatea, kanpotik ikusita



Argazki hau gure klasean atera genuen. Zutabe handi bat dugu klasearen erdian eta neskak eta mutilak banatzen ditu. Ezkerraldean klaseko neska guztiak esertzen dira eta, eskuinaldean, mutil guztiak. Hau da, oso banatuta gaude gu gure artean eta klase tarteetan bakarrik elkartzen gara hitz egiteko. Argazki honetan ere mahaien antolamendua ere ikus daiteke, kurrikulum ezkutuaren beste adibide nabarmena.

Gure klaseko zutabea, erdi-erdian.


Azken argazki hau fakultatean ere aurkitu genuen, baliabide publikoen alde egiten duena. Paper hau ez genuke unibertsitate pribatu batean aurkituko ikusiko luketen pertsonak ados egongo ez litzatekelako. Beraz, curriculum ezkutuaren parte ere bada.



2019(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

Curriculum izkutua

Gaur Curriculum ezkutuaren inguruan hitz egiten egon gara klasean; hau da, irakaslea irakasten saiatzen ez dena eta ikasleek ikasten dutena. Gai hau jorratzeko Acaso-k eta Nuere-k (2005) egin zuten tesia irakurri ondoren, gure aurreezagutzak partekatu eta adibideak eman ditugu, baita gure ustez zergatik den garrantzitsua ere bai. Ondoren, gure irakasleak denbora eman digu fakultatean aurki ditzakegun curriculum mota honetako adibideei argazkia ateratzeko hurrengo klasean elkarrekin partekatzeko asmoz.

Hona hemen internetetik ateratako adibide bat:













Hurrengora arte!

2019(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

Eskola mota ezberdinak eta horrek dakartzan gorputz egoerak

     Gaur klasean hiru eskola mota ikusi ditugu: publiko bat (Paideia eskola anarkista) eta bi publiko (Eskola Txikiak eta Amaraberri). Hona hemen eskola bakoitzaren ezaugarriak:

Mugimendu anti-autoritarioko eskola (Pedagogia libertarioa)
Paideia:
   Eskola mota hau anarkista da eta ikasleen banakotasunarekiko askatasuna bermatzen da. Haien helburua biolentzia maila gutxitzea, eta kooperazioa eta garapen mailak handitu nahi dira. Horretarako elkarbizitzaren eta asanbladaren paperek izugarrizko garrantzia dute.

  Ez dute azterketarik egiten, baina "liburuxkak" erabiltzen dituzte ariketak egiteko. Gainera askatasuna dago janzteko eran (bainujantzia zeramaten askok bazkaltzeko orduan), baita klasean dantza egiteko aukera ere.

   Eskola mota honetako irakasleek gaur egungo eskola eta Faszismoaren eskola berdinak direla baina beste modu batean dela diote. Hori dela eta, hainbat "aldaketa" egiten dizkiote bere eskolari. Adibide gisa, ikasleek sukaldatzen eta garbitzen dute, eskolan autonomo izaten ere irakasten dutelako, baita bizitzaren hainbat alderdi ere irakasten dute (elkarbizitza, errezetak, txukun izaten, etab.). Hau da, eskola "arruntetan" egiten ez diren hamaika ekintza dihardute.

Homeschooling
   Klasean komentatutako homeschooling eskola motaren onura eta gabeziak komentatuko dira hemen. Alde batetik, onura asko ditu; hala nola, umea protagonista da eta edukiak ikasleari egokitzen dira. Gainera, ordutegiak malgutasunez alda daitezke eta ikasleak presio gutxi dauka. Azkenik, autonomia asko izan ezik, gurasoek haien seme-alabekin denbora gehiago ere igaro dezakete. Bestetik, familia guztiek ezin dute eskola mota honi iritzi, nahiz eta haien gogokoena izan, denbora falta dela eta, kasu. Arlo sozialean ere umeak arazoak aurki ditzake berdinen arteko harreman falta daukatelako: bakarik edota anaia-arrebekin bakarrik ikasiko dute. Esandakoaz aparte, ez dira titulurik jasotzen, instituzio bat ez baita, eta, beraz, ofizialtasun gabezia du.

   Pertsonalki, homeschoolinaren kontra nago. Nahiz eta umeen interesetik ikaskuntza bideratzen den, arlo sozial falta izugarri gerta daiteke eta heldua denean hamaika ondorio ekar ditzake.

Esperientzia berritzaileak eskola publikoan:
Eskola txikiak:
    Herri txikietan sortzen diren eskola publikoak dira. Beraz, klasean bi, hiru edo lau adin ezberdinak aurki daitezke. Hala ere, elkarrengandik ikasten dute. Klasean talde txikiak daude eta ingurua nahiko mugatua denez, harreman estuak sortzen dira ikasle, irakasle eta gurasoen artean. Azkenik, kanpoko ekintzak egiten dituzte kanpoko muga aberatsak ikusteko.

Amaraberri:
   Umeen beharretara moldatzen dira, beti ere legeak betearazten duen curriculuma jarraituz. Curriculuma kontuan hartuz, beste arlo batzuei garrantzia ematen die eskola publiko honek: garapen fisiko eta emozionala. Ez dute libururik erabiltzen, baizik eta joku eta proiektuen bidez ikasketa bideratzen da. Proiektu batean zalantzarik izanez gero, bibliotekara joan daitezke (haien lanetarako beharrezko informazioa bilatzeko errekurtzo aula). Eskola mota honen gako garrantzitsu bat edukien testuingurua da; hau da, batuketak eta kenketak egiten ikasten duten ezik, zertarako eta zergatik egiten dituzten ere ikasten dute.

   Klaseak zikloka banatzen dira, ikasleek elkarri lagun diezaiotelaren asmoz. Adibide gisa, lehenengo zikloa auzo bihurtu dute. Modu horretan, umeek denda bat daukate (salerosketak zer diren eta pisu-haztagak erabiltzen ikasten dute), josten ikasten dute, etab. Eskola honen helburua "bizitzaren eskolan" heztea da, eguneroko gertaerak sortaraziz. Hori dela medio, ikasgai magistral gutxi daude esperientziak irakats ditzan.

   Etorkizunerako ez dituztela prestatzen da gustatu zaidan azken gaia. Beste era batera esanda, Lehen Hezkuntzatik elkarrizketak egiten, bideoak editatzen, haztagak erabiltzen, etab. ikasten dute, etorkizun batean egingo duten gisa. Amaraberriko irakasle batek dioen gisa: "no los estamos preparando para hacer entrevistas, están haciendo entrevistas ya".


Gehien gustatu zaidan eskola mota azken hori da, ikaskuntza esanguratsua bermatu ez ezik, umeek ikasten ere egiten dute ondo pasatzen duten bitartean. Gainera, eskolaren planteamendua asko gustatu egin zait. Nire etorkizunean Amaraberri sisteman lan egiten ez badut, haren ideia batzuk eta metodologia pixka bat nire klasean sartu nahi nituzke.

Bi performance

Gaur bi performance egin ditugu klasean, Illichen filosofian oinarrituta eta gaur egungo hezkuntza-sistemari kritika eginez.

Lehenengo perfomancean bi hilara egin ditugu eta esaldi luze eta zail bat errepikatu behar izan dugu. Ia guztiei asko kostatu zaigu eta errepikatu ezin izan dugunak kanporatuak izan gara. Besteek esaldiak errepikatzen jarraitu dute. Ondoren, borobil bat egin dugu performance horretaz hausnartzeko: eskolak beste batzuek esan dutena errepikarazten ditu ikasleak, zentzurik gabe askotan, eta behin errepikatuta ez dute gogoratzen. Errepikatze horrek azterketa gainditzeko baino ez du balio zentzu askorik gabe, baita ulertu gabe buruz ikasten direlako ere. Gainera "balio ez dutenak" kanporatuak dira hezkuntza-sistematik "balio dutenek" bakarrik aurrera egin dezaten eta horiei bakarriz arreta jarriz.




Reforma educativa: La discriminación y el racismo podrán ser motivo de expulsión
ABC egunkaritik ateratako argazkia

Bigarren perfomancean galdera "pertsonalak eta absurdoak", klasean esan den bezala, egin dizkigute ("Zein da zen animaliarik gustukoena?" edota "Zein da zuen janaririk gustukoena?") eta borobil bat eginda banaka erantzun dugu. Espero bezala, erantzunak oso desberdinak izan da eta "ez, gaizki, berriro" jasota, behin eta berriz errepikatu dugu guztiok erantzun berdina esan arte. Hau da, nahiz eta eskolak ikasleen erantzunak, beharrak edota gustu ezberdinak kontuan hartzen dituelaren antza eman, ikasleak homogeneizatzen ditu gustu "onak eta txarrak" zein diren irakasten. Gainera, ariketa egiten ari ginela, batek zerbait ezberdin erantzutean, guztiok kexatu gara gure erantzun "zuzena" esan ez duelako.
Image result for educacion homogeneizadora

Oso performance onak iruditu zaizkit, eta bizipenak eta esperientziaren bidez ere ikas dezakegula erakutsi digute.

2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

Gure begirada baldintzatuta...

Gaur egun, askatasunaren alde borrokatzen da izaki askeak izan nahian. Hala ere, gure gizartea eta geure begirada bizitzarekiko baldintzatuta dago. Hainbat faktorek (jaioterriak, kulturak, egoera sozioekonimikoak, etab) baldintzatu egiten du geure bizitzaren hamaika alderdi, egoera eta pentsamendu. Nire kasua adibide gisa jarriko dut: zer esan nahi du emakumea izatea gizarte honetan?

Lehen eta behin, aukera gutxiago izango ditut, ez bakarrik kirol arloan (nesken kirol-talde bat aurkitu ez ezik, kirol profesionalean ere aritzeko), baizik eta lanpostuetan ere bai. Egun, akademia batean lan egiten dut irakasle bezala eta gurasoengan jaso ditudan komentarioek ez naute asko motibatzen ("se le van a echar los chavales encima, con lo jovencita que es...", "siendo tan joven ya te ves capaz de enseñar idiomas a niños de diez a doce años"). Gizona balitz, "el profe enrollado" izango nitzatekeela uste dut.

Nire jaioterria Gasteiz da eta hor eman dut nire bizitza osoa. Nahiz eta Gasteiz hiri txikia izan, aniztasun kultural oso handia dago. Zorionez, nahiko integratua daude, baina, zoritxarrez, inklusioa bermatzeko urteak falta zaizkigu oraindik... Hala ere, udalerriak hainbat aukera eta laguntza eskaintzen ditu.

Normaltzat hartzen den beste faktore bat denbora-lerroa da. Beste era batera esanda, ezberdintasun handia dago gaur egungo gizartearen, nire aiton-amonen gizartearen edo Erdi Aroko gizartearekin. Erdi Aroan, batez ere goi klaseetan, nire pertsonalitatea eta askatasuna oso definituta egongo lirateke. Emakumea bere aitak esaten zuenaren menpe zegoen eta goi-klasekoa bazen, emakume ona izatea (femeninoa, umeetan arduratzea eta ume asko izatea, errespetatsua izatea eta esaten diotenari obeditu, kasu) eskatzen zitzaien. Zoritxarrez, egoera hori ez zen asko aldatu Francoren garaian: emakumeen bizitza, ekintzak, aisialdia, etab. izugarri mugatuta zegoen. Adibide gisa, emakume batek ezin zuen banku-kontu bat ireki bere senarraren baimenik gabe. Gaur egun, aldiz, emakumeok askatasun gehiago dugu, nahiz eta oraindik ere gure eskubideen alde borroka egin behar dugun.

Image result for sociedad condicionada


2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Performance

  Atzo, otsailak 21, Didaktika Doctors talde osatzen duten klasekideek (Josevik, Jokinek, Unaik eta Aritzek) performance bat egin zuten Illich-en 'La crítica de las herramientas' kapituluan oinarrituta. Horretarako, hiru instituzio aukeratu dituzte (Hezkuntza, Osasuna eta Garraioa) eta banaka hitz bat hartu eta kutxa horietan sartu genituen. Espero ez bezala, kutxatik lurrera erortzen ziren kontzeptu guztiak. Harrigarria irudi arren, denok harritu ginen baina inork ez zuen tutik esan eta perfirmancea nola amaituko lukeen itxaron genuen. Prozedura berdina hiru aldiz errepikatu genuen, Didaktika Doctors taldeak guk zerbait esatera itxaroten.

   Gaur, performance horretaz hitz egin dugu. Erabilitako elementuekin hasi gara (paperak, kutxak,  mahai bat, klasearen zati gehiena), denbora eta lekuaren erabilera (leku itxia -klasea- eta guztiok egindako borobil baten erdian jarri da taldea), zer adierazi nahi izan duten, nola egin duten, etab.

Hona hemen guztion artean ateratako ondorio batzuk: lehenik eta behin, ohituta gaude gure gizartean hori gertatzera, hau da, gure politikariek murrizketak egitera edota dirua lapurtzera ohituta gaudenez, gure hitzak (errespetua, titulu akademikoak, dirulaguntzak, etab.) lurrera erortzeak ez gaitu mugiarazi edo protestarazi. Bigarrenik, Unaik esan duen gisa, performancea hasi baino lehen zorua garbi zegoen eta aurrera egin ahala, zorua "zikinduz" joan da eta inork ez du ezer esan. Beste era batera esanda, kutxa horien mehetasunak gure oinarria eta gure gizartearen oinarria zikintzen du.

Argazkia: Unai Coronel

    Klasea amaitu baino lehen, bideo bat ikusi dugu irudien biolentziaz hausnartu genezan, baita gure papera irakasle bezala gai horri buruz zein den zehazteko ere. Irakasle gisa, zeregin asko ditugu gure ikasleak erreferentziatzat hartuko gaituzteko eta, hori dela medio, haiengan pentsamendu kritikoa bermatu behar dugu.

2019(e)ko otsailaren 16(a), larunbata

Bideoen kontaketa...

   Irudien bidez momentuak gorde ditzakegu. Hori izan zen ideia klasean bideo bat sortzeko. Argazkiekin bezala, gauza asko konta ditzakegu, baita jendearen expresioa hobeto ikusi ere. Klase horretan bideo bat egin zuten Maider Álvarezek eta Unai Coronelek. Hemen behean daukazue editatu zuten bideo aparta!! Espero dut zuen gustukoa izatea!


Horiek horrela... Gure taldearen txanda izan zen aurkezpena egiteko eta bideoan atera gara azalpena emanez.

2019(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

'La crítica de las herramientas' eta 'Pienso, luego existo'

Atzo Ivan Illich filosofoak idatzitako 'La crítica de las herramientas' kapitulua irakurri ondoren, kapituluaren inguran galdera batzuk erantzun genituen gure ideiak ere emanez. Kapitulu horretan Illich gizarteko herremientez mintatzen da. Beraren ustez, erremintak gizakiak sortu duen oro (instituzio, objektu, etab.) da eta bi motatako baloreak daude: erabileraren balorea ('Valor de uso'), guk berez dugun hori, eta aldaketaren balorea ('Valor de cambio'), aldaketaren balorea. Adibide gisa, umeak ikasteko berez duen grina (erabileraren balorea) eskolak bahitzen edo kentzen dio (aldaketaren balorea). Galderak erantzun genituen bitartean, gure iritzia eman genuen, ikaskuntza askoz aberatsagoa bermatuz ikuspuntu ezberdinak ikusi egin genituelako.

Atzoko klasea oso interesgarria iruditu zitzaidan ez baitzen klasea emateko modu "arrunta", baizik eta denok batera eta elkarrekin ikas genezakeela konturatu nintzen, ikaskuntza kooperatiboa bermatuz eta aurrezagutzetan oinarrituta. Nire etorkizunean maistra bezala, hausnartzeko momentuak izan nahiko nituzke, umeek pentsamendu kritikoa lan ditzaten, baita gizarteaz gogoetak egin ditzaten ere. Hala ere, jakin badakit utopia dela ikasturtean zehar horretarako denborarik "ez dagoela", kontzeptu "garrantzitsuagoak" landu behar ditugulako; hala nola, gizarte, batuketak, teknologia, etab.

Lehen Hezkuntzan izandako irakasle batek izan zigun: "bai, badakit zein garrantzitsua den matematikak edo natur zientziak edota gaztelania jakitea. Hala ere, niretzat zuek hori jakitea baino askoz garrantzitsuagoa pertsona onak eta errespetutsuak izatea da". Esaldi hori entzun nuenean zazpi urte nituen arren, begiak ireki zizkidan eta gaur egun mementu hori gogoratzen dut.

Klasea amaitzeko, azken 20 minutuak bideo bat ikusten eman genuen: Beatriz Preciadoren 'Pienso, luego existo' elkarrizketa. Preciado filosofo feminista da, Queer mugimenduaren alde egiten duena. Bideoa ikusi ahala, bakoitzak hamar kontzeptu hartu genituen eskolaren papera gorputzaren normalizazioarekin lotu genezan.
Image result for beatriz preciado
Beatriz Preciado, 'Pienso, luego existo'

2019(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

Instituziotik at ikasiz...

Gaur klasean instituziotik at landu daitekeen ikaskuntzaz aritu gara. Gobernuak eskolari emandako garrantzia dela-eta, eskolan baino ezin dugula ikasi pentsarazten gaituzte, eta hori ez da egia. Hori dela gisa, Didaktika klasearekin kalera atera gara, iritzi hori deuseztatu nahian.

Bisualki isladatu nahi izan dugu insituziotik at bermatzen den ikaskuntza, eskolan ematen dena baino askoz ezberdina. Horretarako, erakutsi nahi izan dugu kalean ateratako argazkiak, ikasten ari diren pertsonak, baita zer eta nola ikasten duten ere, azaltzen dituztenak.

Ondoren, arbelera atera gara argazki bakoitza azaltzeko eta zergatik ikaskuntza bermatzen den kontatzeko. Ondoren, guztiak lotuta egon daitezkeela azaldu genuen, baita zerbait komunean dutela ere: baloreak. Bestela esanda, institzioetatik at bermatzen den ikaskuntza baloreetan oinarritzen da: elkarlanean, enpatian, ezustekoetan, taldelanean, etab. Gainera, material gutxi eta teknologiarik ez erabiltzen ari diren pertsonak dira. Hona hemen nire taldeak ateratako argazki batzuk:

Gizon bat korrika egiten
(autodisziplina eta esfortsua)
Gasteizko Martin Fiztaldearen korrikalari talde bat
luzatzen eta elkarri hitz egiten.



Corazonistas taldea partidu baten
ondoren (konpromisoa, esfortsua, enpatia)
























Beste batzuk ez dira taldean egiten eta beste motatako esperientziak eta baloreak lantzen dira. Banakakoak dira, gehien bat eta oso ohikoa da mota honetakoak kaleetan ikustea:

Emakume gazte bat bere jaioberriarekin
(esperientzia berria, maitemindua, zaintza)
Autoeskolako auto bat praktiketan
(teknika, disziplina akademikoa)