Gaur Unitate Didaktikoarekin jarraitzeko denbora izan dugu klasean. Hasi baino lehen, informazioa eta edukierak zehaztu dizkigu irakasleak: zer informazio jarri eta zer ez, Heziberriko edukierak kontuan hartzeko gomendioa eman digu, baita ideia nagusiak ateratzeko edukiak hobeto zehazteko ere. Beraz, gure taldeak LHko hirugarren maila dela kontuan izanik eta Heziberri 2020 aintzat hartuz gure edukiak zehaztu ditugu. Gomendio horiei esker, lana askoz errazago bihurtu zaigu.
Ana dut izena eta Lehen Hezkuntza ikasten ari naiz. Didaktika Orokorra ikasgaian blog bana sortu dugu klasean hitz egindakoaz edota debatetan ateratako ideiak hemen isladatzeko, baita hausnarketa txiki bat egiteko ere. Modu honetan, karpeta analogikoa izan ordez, karpeta elektronikoa izango dugu. Hau esanda, espero dut nire blogaz asko disfrutatzea eta ongi etorri!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina