Ostegunean komentatutako bideoak ikusten amaitu genuen eta guztiok batera galderak erantzun genituen. Gure iritzia ere eman genuen konpetentzien inguruan beharrezkoak ziren esanez edo, gure aburuz, zertarako balio duten.
Nire iritziz, konpetentziak gida bezala ondo daude klasean emango ditugun edukiak zehazten dituztelako. Hala ere, ez lirateke inposatu behar errealitatean ez baitira "kontuan hartzen". Hau da, Heziberri 2020 (2015) legeak zer esaten duen kontuan hartzen den arren, irakasleek, orokorrean, ez dute ekintza edota jarduera guztiak Heziberri legearekin justifikatzen edo egiten Heziberrik horrela agintzen duelako. Esandakoaz gain, ume talde guztiak ez dira berdinak eta haien beharretara egokitu behar gara irakasleok. Hori dela kausa, nire aburuz, ezin da Heziberri doi-doi jarraitu, baizik eta Heziberrin oinarrituz urtea eta edukiak zehaztu.
Hona hemen klasean erantzundako galderak:
1. Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
Sacristán kritikoa da konpetentzien inguruan: moda
bat izan daitezke eta, beraz, susmagarria: korronte modernotzat hartu dira
gizartean. Konpetentziak arrakasta duen korrontea dira baloreak ekonimozismoz,
kapitalismoz, pramatismoz, etab. beteta baitaude. Gaur, gobernuek kontrolak
leuntzen dituzte eta konpetentzien bidez justifikatzen dute. Konpetentzien
bidez, heziketa metodoak baliozten dira (lehen objetivos deitzen ziren).
Gainera, konpetentziekin bat datozen termino
berriak asmatzen ari dituzte: eraginkortasuna, emaitzen frogaketa, kontrola,
akidura, rentability, etab.
Enpresetatik etortzen den aldaketa da, hezkuntza ekonomizatu nahian.
Orainaldia gerokotasunaren araberakoa da. Beraz,
orainaldian egiten dugunarekin kontuz ibili behar dugu. Gizadiak ez du
pentsamendua egun batetik bestera aldatzen, bihurtze bat dago bitartean. Hezkuntza hobetzea da hezkuntzara heltzea
hobetzea, eraginkor bihurtzea, orokortzea, metodologia erakargarri bihurtzea,
maisu-maistren formakuntza eta edukiak hobetzea, etab.
Illichi
dagokionez, Sacristanek dio “es cierto que se habla de la educación como
escolarización y eso no es así. No toda la educ es la escolarización”. Bere
ustez, kanpoko mundua aldatzen den arren, guk barrutik (eskolatik) ikusten
dugu. Horren arrazoia eskola XIX. mendean tresna askatzailetzat sortzen dela
da. “La escuela está dejando de valer
para cosas que pensábamos que sí. Fuera no es controlable la educación, dentro
sí. La escuela desde dentro se supone que es para todos por igual, pero desde
fuera según las fuerzas pudientes”.
Irakasleak ideologien, elizaren menpe egon da
beti. Ez daukate erabakitzeko
aukerarik, teknokratek esaten diete.
2. Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
Lagunkoia da konpetentziekin. Berearen ustez,
konpentziek jarrerak, trebeziak eta gaitasunak batzen dituzte, pertsona
batek ariketa jakin bat burutzeko errekurtso guztiak erabiltzen dituen era baita. Hau da, konpetentea izateak ez du
konpetentziak izatea esan nahi, errekurtsoak erabiltzeko gaitasuna izatea
baino.
Konpetentziek zertarako eta nola egiten den
zehazten dute eta horrek gaitasunetik aldentzen ditu. Ikaskuntza maila neurtzen
du eta beste kontzeptu guztiak bere baitan hartzen ditu. Gainera,
hezkuntza-sistemari kritika egiten dio: hezkuntza-sistemak eraikinak bezala
aldatzen dira, hau da, etxe-aurrea baino ez da aldatzen.
3. Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura
daiteke?
Sacristanen arabera, ez. Eskola
barruan eta hortik at eskura daitezke eta biak bezain garrantzitsuak eta
beharrezkoak dira. Bizitako esperientziekin ere konpetentziak garatzen dira.
4. Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?
Bai, baina horretarako behar-beharrezkoa da
ariketa zehatzak eta ondo azalduta egotea: se
pueden adquirir pero es indispensable crear tareas para que utilicen todos los
recursos y, así, mejorar el curriculum real.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina