Blog honen idazlea...

2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Performance

  Atzo, otsailak 21, Didaktika Doctors talde osatzen duten klasekideek (Josevik, Jokinek, Unaik eta Aritzek) performance bat egin zuten Illich-en 'La crítica de las herramientas' kapituluan oinarrituta. Horretarako, hiru instituzio aukeratu dituzte (Hezkuntza, Osasuna eta Garraioa) eta banaka hitz bat hartu eta kutxa horietan sartu genituen. Espero ez bezala, kutxatik lurrera erortzen ziren kontzeptu guztiak. Harrigarria irudi arren, denok harritu ginen baina inork ez zuen tutik esan eta perfirmancea nola amaituko lukeen itxaron genuen. Prozedura berdina hiru aldiz errepikatu genuen, Didaktika Doctors taldeak guk zerbait esatera itxaroten.

   Gaur, performance horretaz hitz egin dugu. Erabilitako elementuekin hasi gara (paperak, kutxak,  mahai bat, klasearen zati gehiena), denbora eta lekuaren erabilera (leku itxia -klasea- eta guztiok egindako borobil baten erdian jarri da taldea), zer adierazi nahi izan duten, nola egin duten, etab.

Hona hemen guztion artean ateratako ondorio batzuk: lehenik eta behin, ohituta gaude gure gizartean hori gertatzera, hau da, gure politikariek murrizketak egitera edota dirua lapurtzera ohituta gaudenez, gure hitzak (errespetua, titulu akademikoak, dirulaguntzak, etab.) lurrera erortzeak ez gaitu mugiarazi edo protestarazi. Bigarrenik, Unaik esan duen gisa, performancea hasi baino lehen zorua garbi zegoen eta aurrera egin ahala, zorua "zikinduz" joan da eta inork ez du ezer esan. Beste era batera esanda, kutxa horien mehetasunak gure oinarria eta gure gizartearen oinarria zikintzen du.

Argazkia: Unai Coronel

    Klasea amaitu baino lehen, bideo bat ikusi dugu irudien biolentziaz hausnartu genezan, baita gure papera irakasle bezala gai horri buruz zein den zehazteko ere. Irakasle gisa, zeregin asko ditugu gure ikasleak erreferentziatzat hartuko gaituzteko eta, hori dela medio, haiengan pentsamendu kritikoa bermatu behar dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina