Oporretatik buelta eta aurkezpen batzuk egin dituzte klasekide batzuk. Hasteko, Xulines taldea hasi da, ondoren ZAGA eta, azkenik, Didaktika Doctors. Hiru metologia landu egin ditugu, haien unitate didaktikoaren arabera: arazoetan oinarritutako metologia, proiektuetan oinarritutako metodologia eta kasuetan oinarritutako metodologia.
Oso interesgarria izan da eta metodologia tradizionalari uko egiten dioten hiru metodologia zehaztu ditugu, baita nola egingo genukeen ere.
Proiektu ezberdinak ezagutzea oinarrizkoa gure etorkizunerako irakasleak izango baikara. Hori dela medio, praktikan jar ditzakegu eta eskola leku erakargarri bihur dezakegu, umeek joan nahi duten tokia. Jakin badakit proiektuka aritzeak (bai arazoetan oinarritutakoa, bai proiektuetan oinarritutakoa eta baikasuetan oinarritutakoa) lan gehiago eskatzen duela. Hala ere, merezi duelakoan nago ikastea zerbait interesgarria eta dibertigarria izan daitekeela pentsatuko dutelako umeek.
Azkenik, klasea amaitu baino lehen, irakasleak egin behar ditugun saioak Unitate Didaktikoa zehaztu ditugu eta denbora eman digu amaitzeko. Gutxinaka-gutxinaka Unitate Didaktikoa lantzen ari gara!
Estekak:
Xulines: Iker Guadillaren blogatik hartuta.
ZAGA: Goretti Sánchezen blogatik hartuta.
Didactika Doctors: pendiente dago aurkezpenaren webhelbidea...

Estekak:
Xulines: Iker Guadillaren blogatik hartuta.
ZAGA: Goretti Sánchezen blogatik hartuta.
Didactika Doctors: pendiente dago aurkezpenaren webhelbidea...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina