Azken sarrera honekin Lehen Hezkuntza graduko lehengo maila ixten da eta, horrekin, Didaktika Orokorraren ikasgaia ere bai. Hala ere, txoko hau mantenduko dut iraganean erabiltzeko edota beste pertsona batek ere ideiak hartzeko aukera izateko. Azken urte honetan, hezkuntzan murgildu naiz eta zein konplexua den ohartu naiz! Hala ere, oso gustuko dudan gaia da eta etorkizunean irakasle izateko irrikan nago.
Bigarren lauhilabetekoan, Didaktika Orokorra eman dut eta Lan Koaderno gisa blog bat sortu dugu ikaskide guztiok. Blog honetan 15 aste hauetan egin dugun guztia ikus dezakezue, bai nirea eta bai nire klasekideena ere bai (eskuinean klaseko zerrenda ikusgai duzue).
Didaktika Orokorraren abentura hasteko, Tomboy pelikula klase guztiak ikusi zuen, transexualitatea lantzeko. Azkenik, gorputzek duten garrantziaz ere mintzo ginen, ikasleek zer sentitzen duten adierazten dutelako. Horretarako, klasean
atera genituen argazkietan argi ikusten zen ikasleen aspertasuna eta logura.
Nabarmentzekoa da teknologiaren
erabilera, mugikor eta ordenagailu asko ikusi genituelako apunteak hartzeko
edo horiekin jolaseko. Hala ere, bai unibertsitatean, bai Lanbide Heziketan
ikasleak adiago daude. Horren arrazoi bat graduaren praktikotasuna edota
gehiago gustuko dutela da. Beste arrazoi bat irakasteko metodoak dira:
tradizionala, ikasleak aspertzen dituena, eta alternatiboak, talde-lana
zuztartuz eta klase dinamikoak eginez. Gorputzekin amaitzeko, Beatriz Preciadoren 'Pienso, luego existo' dokumentala ikusi genuen eta bere sistema heteropatriarkal eta kapitalistari egiten dizkion kritikei buruz mintzo ginen klasean.
Ikaskuntza ez da klasean soilik gertatzen, baizik
eta edonon suerta daiketela ikasi genuen. Kaletik ibiltzean arreta jarriz gero, hezkuntza instituziotik at ere bermatzen dela kontura
gaitezke. Ekintza hau mota
ezberdineko harremanen artean suerta daiteke, berdinen atean, ezezagunen artean
edo harreman bertikaletan (aiton-amonak eta ilobak) bidez, kasu.
Ikaskuntza eskoletan ere ematen den arren, eskola mota asko daude: antiautoritarioak, homeschooling, esperientzia berritzaileak, eskola publikoak, pribatuak, ikastolak, etab. Guk horietako asko landu genituen klasean.
Ondoren Illich filosofoaren 'La crítica de las herramientas', 'La convivencialidad', eta 'El ritual del proyecto' kapituluei buruzko hausnarketa sakonak atera genituen, baita haien buruzko performanceak egin (ikus Performance, Bi performance, 'La convivencialidad' kapituluaren performanceak eta Performancearen aurkezpena sarrerak informazio gehiago eskuratzeko). Amaitu eta gero, gure begirada baldintzatuaz hausnarketa egin genuen, gizartea isladatuz.
Ondoren, Heziberri curriculuma zer zen eta curriculum ezkutuari buruz hitz egin genuen. Praktikoki lantzeko, gure fakultatean aurki genitzan adibideei argazkia atera genion.
Didaktika Orokorraren zati handi bat ere jorratu genuen: Unitate Didaktikoa (linkean nire taldeak eta bostek egindakoa ikusgarri duzue 😜). Horretarako, konpetentziak ere landu genituen José Moya eta Sacristán espertuen eskutik, baita Heziberri 2020 legearen ebaluazio motak ere. Unitate Didaktikoari lotuta, metodologia ezberdinak aurki ditzakegu (arazoetan oinarritutakoa, kasuetan oinarritutakoa eta proiektuetan oinarritutakoa).
Ikasgai honek gizartearekiko kritikoa izatearen garrantzia erakutsi dit, baita zein garrantzitsua den hori irakastea, nahiz eta curriculuman agian agertu ez. Bestalde,
gorputzen adierazpenaren garrantziaz ohartzeaz gain, fijatu egiten naiz orain,
ikasleen baliozko informazioa emaiten baitute. Gainera, hezkuntzak dakar didaktika eta hezkuntza metodoak ikasi ditut, nire etorkizunean oso baliagarriak izango zaizkidanak! Azkenik, blog hau jarraitu duzuenoi eskerrak eman nahi nituzke, espero dut oso gustuko izana.
Hurrengora arte!
Ana de la Vega.
Ana de la Vega.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina