Gaur, kurrikulum ezkutua landu dugu klasean. Hau da, irakaslea irakasten saiatzen ez dena eta ikasleek ikasten dutena da. Illichek ideia hau hasi zuen. Bere ustez, maisu-maistren
curriculum ezkututuan egiten duten eragina merkatuari fabore handia egiten dio.
Adibide gisa, espazioaren antolamendua, baloreak, interakzio-erak, etab dira. Kasu zehatz bat mahaien antolamenduan ikus daiteke, klasean irakaslearekiko noranzko bakarrekoak dira eta, beraz, noranzko bakarrekoa, diziplinarra,
antolatua, etab. dira.
Aurrreko egunean komentatu bezala, fakultatean aurki genitzakeen curriculum ezkutuaren adibideak argazkitu genituen gaur klasean elkarrekin parteka genitzan. Hona hemen Sarayk, Iratik eta hirurok ateratako batzuk:



Kartel hauetan ikus daitekeen gisa, irakasle edota zaindari neska baten bila daude. Hau da, rol hori oso markatuta duten familiak horren bila dabiltza. Ez al da posible, ba, hogei urteko mutil batek ume batzuk zaintzan izatea? Nesken lana al da hori?

Azken argazki hau Matraka taldearekin batera atera genuen guztioi nesken komunean zegoen pegatina hau harritu zitzaigulako. Nahiz eta komuneko atean izenik ez egon, neska eta mutilen komunak ezberdinduta daude. Hala ere, nesken komunean dagoen hau "bi generoentzat" da.
![]() |
Nesken komuneko ate bat |
Behean dagoen ezkerreko argazkia Gasteizko Farmazia fakultatean atera genuen. Argazkian fakultate hori zein handia den nabarmendu daiteke. Gure taldea sartzean, hori zen egiten genuen komentario bakarra. Ondoren, gure fakultatatearekin konpartuz zein ezberdina den konturatu ginen; hau da, "karrera garrantzitsuak" (Farmazia, Alimentuen Zientzia eta Teknologia, Ingurumen zientziak, Giza Nutrizioa eta Dietetika, etab) fakultate handi eta moderno batean egin behar dira. Magisteritza, aldiz, ez dago hain ondo baloratuta eta fakultate askoz txikiago eta zaharrago dugu. Gainera, gure fakultatearen atea nahiko ezkutatua dago, Farmazia, aldiz, oso ate handia du eta erraz ikus daiteke. Esandakoaz aparte, Hezkuntza eta Kirol fakultatearen kanpoan haur parke bat dugu. Nire ustez, nahiko ironikoa da egoera hau.
![]() |
Farmazia fakultatea |
![]() |
Hezkuntza eta Kirol fakultatea, kanpotik ikusita |
Argazki hau gure klasean atera genuen. Zutabe handi bat dugu klasearen erdian eta neskak eta mutilak banatzen ditu. Ezkerraldean klaseko neska guztiak esertzen dira eta, eskuinaldean, mutil guztiak. Hau da, oso banatuta gaude gu gure artean eta klase tarteetan bakarrik elkartzen gara hitz egiteko. Argazki honetan ere mahaien antolamendua ere ikus daiteke, kurrikulum ezkutuaren beste adibide nabarmena.
![]() |
Gure klaseko zutabea, erdi-erdian. |
Azken argazki hau fakultatean ere aurkitu genuen, baliabide publikoen alde egiten duena. Paper hau ez genuke unibertsitate pribatu batean aurkituko ikusiko luketen pertsonak ados egongo ez litzatekelako. Beraz, curriculum ezkutuaren parte ere bada.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina