Blog honen idazlea...

2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

Gure begirada baldintzatuta...

Gaur egun, askatasunaren alde borrokatzen da izaki askeak izan nahian. Hala ere, gure gizartea eta geure begirada bizitzarekiko baldintzatuta dago. Hainbat faktorek (jaioterriak, kulturak, egoera sozioekonimikoak, etab) baldintzatu egiten du geure bizitzaren hamaika alderdi, egoera eta pentsamendu. Nire kasua adibide gisa jarriko dut: zer esan nahi du emakumea izatea gizarte honetan?

Lehen eta behin, aukera gutxiago izango ditut, ez bakarrik kirol arloan (nesken kirol-talde bat aurkitu ez ezik, kirol profesionalean ere aritzeko), baizik eta lanpostuetan ere bai. Egun, akademia batean lan egiten dut irakasle bezala eta gurasoengan jaso ditudan komentarioek ez naute asko motibatzen ("se le van a echar los chavales encima, con lo jovencita que es...", "siendo tan joven ya te ves capaz de enseñar idiomas a niños de diez a doce años"). Gizona balitz, "el profe enrollado" izango nitzatekeela uste dut.

Nire jaioterria Gasteiz da eta hor eman dut nire bizitza osoa. Nahiz eta Gasteiz hiri txikia izan, aniztasun kultural oso handia dago. Zorionez, nahiko integratua daude, baina, zoritxarrez, inklusioa bermatzeko urteak falta zaizkigu oraindik... Hala ere, udalerriak hainbat aukera eta laguntza eskaintzen ditu.

Normaltzat hartzen den beste faktore bat denbora-lerroa da. Beste era batera esanda, ezberdintasun handia dago gaur egungo gizartearen, nire aiton-amonen gizartearen edo Erdi Aroko gizartearekin. Erdi Aroan, batez ere goi klaseetan, nire pertsonalitatea eta askatasuna oso definituta egongo lirateke. Emakumea bere aitak esaten zuenaren menpe zegoen eta goi-klasekoa bazen, emakume ona izatea (femeninoa, umeetan arduratzea eta ume asko izatea, errespetatsua izatea eta esaten diotenari obeditu, kasu) eskatzen zitzaien. Zoritxarrez, egoera hori ez zen asko aldatu Francoren garaian: emakumeen bizitza, ekintzak, aisialdia, etab. izugarri mugatuta zegoen. Adibide gisa, emakume batek ezin zuen banku-kontu bat ireki bere senarraren baimenik gabe. Gaur egun, aldiz, emakumeok askatasun gehiago dugu, nahiz eta oraindik ere gure eskubideen alde borroka egin behar dugun.

Image result for sociedad condicionada


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina