Blog honen idazlea...

2019(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

Portfolioa

   Azken sarrera honekin Lehen Hezkuntza graduko lehengo maila ixten da eta, horrekin, Didaktika Orokorraren ikasgaia ere bai. Hala ere, txoko hau mantenduko dut iraganean erabiltzeko edota beste pertsona batek ere ideiak hartzeko aukera izateko. Azken urte honetan, hezkuntzan murgildu naiz eta zein konplexua den ohartu naiz! Hala ere, oso gustuko dudan gaia da eta etorkizunean irakasle izateko irrikan nago. 

   Bigarren lauhilabetekoan, Didaktika Orokorra eman dut eta Lan Koaderno gisa blog bat sortu dugu ikaskide guztiok. Blog honetan 15 aste hauetan egin dugun guztia ikus dezakezue, bai nirea eta bai nire klasekideena ere bai (eskuinean klaseko zerrenda ikusgai duzue).

   Didaktika Orokorraren abentura hasteko, Tomboy pelikula klase guztiak ikusi zuen, transexualitatea lantzeko. Azkenik, gorputzek duten garrantziaz ere mintzo ginen, ikasleek zer sentitzen duten adierazten dutelako. Horretarako, klasean atera genituen argazkietan argi ikusten zen ikasleen aspertasuna eta logura. Nabarmentzekoa da teknologiaren erabilera, mugikor eta ordenagailu asko ikusi genituelako apunteak hartzeko edo horiekin jolaseko. Hala ere, bai unibertsitatean, bai Lanbide Heziketan ikasleak adiago daude. Horren arrazoi bat graduaren praktikotasuna edota gehiago gustuko dutela da. Beste arrazoi bat irakasteko metodoak dira: tradizionala, ikasleak aspertzen dituena, eta alternatiboak, talde-lana zuztartuz eta klase dinamikoak eginez. Gorputzekin amaitzeko, Beatriz Preciadoren 'Pienso, luego existo' dokumentala ikusi genuen eta bere sistema heteropatriarkal eta kapitalistari egiten dizkion kritikei buruz mintzo ginen klasean. 

Ikaskuntza ez da klasean soilik gertatzen, baizik eta edonon suerta daiketela ikasi genuen. Kaletik ibiltzean arreta jarriz gero, hezkuntza instituziotik at ere bermatzen dela kontura gaitezke. Ekintza hau mota ezberdineko harremanen artean suerta daiteke, berdinen atean, ezezagunen artean edo harreman bertikaletan (aiton-amonak eta ilobak) bidez, kasu.

Ikaskuntza eskoletan ere ematen den arren, eskola mota asko daude: antiautoritarioak, homeschooling, esperientzia berritzaileak, eskola publikoak, pribatuak, ikastolak, etab. Guk horietako asko landu genituen klasean.

Ondoren Illich filosofoaren 'La crítica de las herramientas', 'La convivencialidad', eta 'El ritual del proyecto' kapituluei buruzko hausnarketa sakonak atera genituen, baita haien buruzko performanceak egin (ikus Performance, Bi performance, 'La convivencialidad' kapituluaren performanceak eta Performancearen aurkezpena sarrerak informazio gehiago eskuratzeko). Amaitu eta gero, gure begirada baldintzatuaz hausnarketa egin genuen, gizartea isladatuz.

Ondoren, Heziberri curriculuma zer zen eta curriculum ezkutuari buruz hitz egin genuen. Praktikoki lantzeko, gure fakultatean aurki genitzan adibideei argazkia atera genion.

Didaktika Orokorraren zati handi bat ere jorratu genuen: Unitate Didaktikoa (linkean nire taldeak eta bostek egindakoa ikusgarri duzue 😜). Horretarako, konpetentziak ere landu genituen José Moya eta Sacristán espertuen eskutik, baita Heziberri 2020 legearen ebaluazio motak ere. Unitate Didaktikoari lotuta, metodologia ezberdinak aurki ditzakegu (arazoetan oinarritutakoa, kasuetan oinarritutakoa eta proiektuetan oinarritutakoa).


Ikasgai honek gizartearekiko kritikoa izatearen garrantzia erakutsi dit, baita zein garrantzitsua den hori irakastea, nahiz eta curriculuman agian agertu ez. Bestalde, gorputzen adierazpenaren garrantziaz ohartzeaz gain, fijatu egiten naiz orain, ikasleen baliozko informazioa emaiten baitute. Gainera, hezkuntzak dakar didaktika eta hezkuntza metodoak ikasi ditut, nire etorkizunean oso baliagarriak izango zaizkidanak! Azkenik, blog hau jarraitu duzuenoi eskerrak eman nahi nituzke, espero dut oso gustuko izana.

Hurrengora arte!
Ana de la Vega.

2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

Unitate didaktikoaren azken eguna!!

Gaur Unitate Didaktikoa entregatzeko eguna izan da! Azken aldeketak eta listo! Lan izugarria izan da Unitate Didaktikoa egin ez ezik, Modulu lana ere egin behar izan dugulako, baina Spice Girls taldeak haren hoberena eman du bi lanak ahalik eta hoberen egiteko! Urduri gaude inoiz horrelakorik egin ez dugulako, baina blog honetan azaldu den gisa, gure etorkizunerako oinarrizko txostena da!

Hona hemen gure Unitate Didaktikoa! Dokumentua irakurtzeko zailtasunak edota arazoak izanez gero, klik egin hemen eta dokumentu originalera salto egingo duzue!


Ebaluazio motak

    Gaurko klasean Ebaluazio motak landu ditugu eta hainbat daudela konturatu naiz. Horretarako,  López-Pastor eta Pérez Pueyo 2017an idatzitako liburuaren bi kapitulu erabili genituen. Etxean lehengo eta bigarren kapituluak irakurri genuen eta ideia nagusiak atera genituen. Ondoren klasean ebaluatzearen eta kalifikatzearen ezberdintasunen inguruan hausnartu genuen, baita Didaktika Orokorraren zenbat lexiko ikasi ere. Hitz tekniko horretan ebaluazio formatiboa, hasierako ebaluazioa, ebaluazio kualitatiboa eta ebaluazio jarraitua, besteak beste, aipatu genituen. 

  Nire ustez, ebaluazioa beharrezkoa eta gizakiak gizartearen ebaluazioa behar du. Hala ere, zenbakiez ezin dute inoiz norbait definitu. Bestela esanda, ezin dugu ikasle bati "sei koma bost bat" zara, zenbakiek ez gaituztelako definitzen eta errendimendu akademikotik at oso onak izan daitezkelako. Beraz, irakasleok arreta handia izan beharko dugu ebaluazioa egiterakoan eta ikasle taldeari gehien moldatzen den ebaluazio mota aukeratu.

Hona hemen klasean egindako ebaluazio ezberdinen eskema:

Noiz
Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa
Bitarteko ebaluazioa à prozesu osoan zehar ebaluatzen da.
Ebaluazio bategarria/sumatiboa à bukaeran ebaluatzen da.
Zer
Eb normatiboa à klaseko errendimendua (hoberena 10, txarrena 0)
Eb kriteriala à irizpide zehatz batzuk gainditu behar dira.
Nola
Kuantitatibo à zenbakiak
Kualitatibo hitzekin egiten den ebaluazioa (oso ongi, nahiko…)
Nork
Autoebaluazioa
Koebaluazioa
Heteroebaluazioa
Nolakoa
Formatiboa/hezigarria (feedback)
Ebaluazio autentikoa (egoera errela sortzen da)
Ebaluazio integratua (ebaluazio autentikoarekin joan behar du)
Heziberrik dio…
Ebaluazio autentikoa eta testuinguruan errotutako ikaskuntza.
Neurketa kuantitatiboa eta kualitatiboa

Liburua eskuratzeko hemen klik egin.


Erreferentziak:
pez-Pastor, V. M., & Pérez Pueyo, Á. (2017). Evaluación formativa y compartida en educación: experiencias de éxito en todas las etapas educativas. León: Universidad de León, 2017.

Proiektuetan Oinarritutako Metodologiaren power pointa

   Duela egun batzuk Proiektuetan Oinarritutako Metodologiaz (POMz) hitz egin genuen klasean eta hainbat irakurgai irakurri eta laburtu genuen. Sarrera honen azkenean aurki daitekeen Power Pointak gaia laburtzen du.

    Hasteko, bi adibide ematen dira (Llobregat eta Madrileko bi eskola) POM erabiltzen dituzten hezkutza-zentroak daudela eta ondo funtzionatzen dutela ikusteko. Ondoren, POMaren ezaugarriak, onurak eta ondorioak azaltzen dira. Gainera, Lehen Hezkuntzan egin daitekeen hainbat jarduera proposatzen dira.

   Gehiago jakiteko hona hemen Spice Girls-ek egindako Power Pointa. Espero dugu zuen gustukoa izatea! Gehiago jakiteko ez damutu galdetzera!!

2019(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

Unitate Didaktikoa

   Gaur Unitate Didaktikoari jarraipena eman diogu. Proiektu hau errazago suerta zaigun irakasleak Heziberrik proposatzen dituen edukiak, prozedurak eta ebaluazio-irizpideak azaldu dizkigu eta haien arteko ezberdintasunak ezberdintzeko moduak eman dizkigu. Ondoren, denbora utzi digu Heziberrin sartzeko eta proiektu bakoitzean lantzen diren edukiak eta prozedurak hartzeko Unitate Didaktikoan esleitu dezagun, baita gure ebaluazio-irizpideak zeintzun izango diren ere.

    Gure kasuan, Gizarte, Matematikak eta Plastika konpetentziak kontuan hartu ditugu Unitate Didaktikoaren atal hau betetzeko. Gizarte landuko da gure proiektua katedral bat eraikitzean datza-eta. Hori dela gisa, historia landuko bta, Erdia Aroari indar handia emanez. Matematikak ere landuko den atala dira katedrala eskala txikiago batean egingo delako eta horrek suposatzen duen guztia errepasatuko delako (batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak, eta bolumenak eta azaleren kalkuluak). Azkenik, Plastika konpetentziak ere garatuko dira sormena eta ikuste-espaziala erabiliko dituztelako.

   Unitate Didaktiko honek GrAl edo gure etorkizunean asko lagunduko digu klaseak prestatzerakoan edota zergatik egiten ditugun justifikatzeko balio duelako.

"Konpetentziak" bideoak amaitzen...

   Ostegunean komentatutako bideoak ikusten amaitu genuen eta guztiok batera galderak erantzun genituen. Gure iritzia ere eman genuen konpetentzien inguruan beharrezkoak ziren esanez edo, gure aburuz, zertarako balio duten.

   Nire iritziz, konpetentziak gida bezala ondo daude klasean emango ditugun edukiak zehazten dituztelako. Hala ere, ez lirateke inposatu behar errealitatean ez baitira "kontuan hartzen". Hau da, Heziberri 2020 (2015) legeak zer esaten duen kontuan hartzen den arren, irakasleek, orokorrean, ez dute ekintza edota jarduera guztiak Heziberri legearekin justifikatzen edo egiten Heziberrik horrela agintzen duelako. Esandakoaz gain, ume talde guztiak ez dira berdinak eta haien beharretara egokitu behar gara irakasleok. Hori dela kausa, nire aburuz, ezin da Heziberri doi-doi jarraitu, baizik eta Heziberrin oinarrituz urtea eta edukiak zehaztu.

Hona hemen klasean erantzundako galderak:
1.    Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
Sacristán kritikoa da konpetentzien inguruan: moda bat izan daitezke eta, beraz, susmagarria: korronte modernotzat hartu dira gizartean. Konpetentziak arrakasta duen korrontea dira baloreak ekonimozismoz, kapitalismoz, pramatismoz, etab. beteta baitaude. Gaur, gobernuek kontrolak leuntzen dituzte eta konpetentzien bidez justifikatzen dute. Konpetentzien bidez, heziketa metodoak baliozten dira (lehen objetivos deitzen ziren).

Gainera, konpetentziekin bat datozen termino berriak asmatzen ari dituzte: eraginkortasuna, emaitzen frogaketa, kontrola, akidura, rentability, etab. Enpresetatik etortzen den aldaketa da, hezkuntza ekonomizatu nahian.

Orainaldia gerokotasunaren araberakoa da. Beraz, orainaldian egiten dugunarekin kontuz ibili behar dugu. Gizadiak ez du pentsamendua egun batetik bestera aldatzen, bihurtze bat dago bitartean. Hezkuntza hobetzea da hezkuntzara heltzea hobetzea, eraginkor bihurtzea, orokortzea, metodologia erakargarri bihurtzea, maisu-maistren formakuntza eta edukiak hobetzea, etab.

Illichi dagokionez, Sacristanek dio “es cierto que se habla de la educación como escolarización y eso no es así. No toda la educ es la escolarización”. Bere ustez, kanpoko mundua aldatzen den arren, guk barrutik (eskolatik) ikusten dugu. Horren arrazoia eskola XIX. mendean tresna askatzailetzat sortzen dela da. “La escuela está dejando de valer para cosas que pensábamos que sí. Fuera no es controlable la educación, dentro sí. La escuela desde dentro se supone que es para todos por igual, pero desde fuera según las fuerzas pudientes”.

Irakasleak ideologien, elizaren menpe egon da beti. Ez daukate erabakitzeko aukerarik, teknokratek esaten diete.


2.    Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
Lagunkoia da konpetentziekin. Berearen ustez, konpentziek jarrerak, trebeziak eta gaitasunak batzen dituzte, pertsona batek ariketa jakin bat burutzeko errekurtso guztiak erabiltzen dituen era baita. Hau da, konpetentea izateak ez du konpetentziak izatea esan nahi, errekurtsoak erabiltzeko gaitasuna izatea baino.

Konpetentziek zertarako eta nola egiten den zehazten dute eta horrek gaitasunetik aldentzen ditu. Ikaskuntza maila neurtzen du eta beste kontzeptu guztiak bere baitan hartzen ditu. Gainera, hezkuntza-sistemari kritika egiten dio: hezkuntza-sistemak eraikinak bezala aldatzen dira, hau da, etxe-aurrea baino ez da aldatzen.


3.    Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
    Sacristanen arabera, ez. Eskola barruan eta hortik at eskura daitezke eta biak bezain garrantzitsuak eta beharrezkoak dira. Bizitako esperientziekin ere konpetentziak garatzen dira.


4.    Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?
Bai, baina horretarako behar-beharrezkoa da ariketa zehatzak eta ondo azalduta egotea: se pueden adquirir pero es indispensable crear tareas para que utilicen todos los recursos y, así, mejorar el curriculum real.

2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

Konpetentziak, José Moya eta Sacristán

   Gaur konpetentziak landu ditugu José Moya eta José Gimeno Sacristánen eskutik. Lehenengoa filosofoa eta Hezkuntzen zientzietan doktoratua da eta bigarrena, didaktikan eta eskola-antolaketan katedratua. Hau da, bi espertuen iritziak aintzat hartu dugu lau galdera hauek erantzuteko asmoz: 

1.    Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
2.    Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
3.    Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
4.    Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?


Bideotxo bakoitza amaitu eta gero, zer iruditu zaigun esan, ideia nagusiak atera eta zerk harritu gaituen aipu egin dugu. Galdera guztiak amaitu ez ditugunez, erantzunak hurrengo egunean zintzilikatuko ditut, informazioa eskuragarri suerta dakizuen!

Hona hemen bideoen esteka, zuek ere ikusteko asmoa baduzue:
Bideo 1                          Bideo 2                      Bideo 3                        Bideo 4


Hurrengora arte!

2019(e)ko maiatzaren 4(a), larunbata

Aurkezpenak + Unitate Didaktikoa

  Gaur Whale taldearen txanda izan da aurkezpena egiteko. Talde honek Heziberri 2020 legeak proposatzen dituen ideia nagusiak aurkeztu dizkigute Unitate Didaktikoarekin lagun diezagun. Oso aurkezpen sintetikoa eta argigarria sortu dute!

   Atzo azaldu nuen gisa, proiektuak ezagutzea oso garrantzitsua da. Heziberri 2020 legeak ere proposatzen dituen alderdiak eta lortu beharreko helburuak aintzat hartzea eta jakitea oinarrizko aipua da irakasle bihurtzeko.

  Ondoren, Unitate Didaktikoarekin jarraitzeko denbora izan dugu. Gutxinaka-gutxinaka amaitzear gara!! Hurrengo klasean eranskinak prestatuko ditugu klaseari azaltzeko asmoarekin.

Estekak:
   Whale: Gemma Ruizen blogatik hartuta.

2019(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

Aurkezpenak entzuten...

  Oporretatik buelta eta aurkezpen batzuk egin dituzte klasekide batzuk. Hasteko, Xulines taldea hasi da, ondoren ZAGA eta, azkenik, Didaktika Doctors. Hiru metologia landu egin ditugu, haien unitate didaktikoaren arabera: arazoetan oinarritutako metologia, proiektuetan oinarritutako metodologia eta kasuetan oinarritutako metodologia.

  Oso interesgarria izan da eta metodologia tradizionalari uko egiten dioten hiru metodologia zehaztu ditugu, baita nola egingo genukeen ere.

Proiektu ezberdinak ezagutzea oinarrizkoa gure etorkizunerako irakasleak izango baikara. Hori dela medio, praktikan jar ditzakegu eta eskola leku erakargarri bihur dezakegu, umeek joan nahi duten tokia. Jakin badakit proiektuka aritzeak (bai arazoetan oinarritutakoa, bai proiektuetan oinarritutakoa eta baikasuetan oinarritutakoa) lan gehiago eskatzen duela. Hala ere, merezi duelakoan nago ikastea zerbait interesgarria eta dibertigarria izan daitekeela pentsatuko dutelako umeek.

  Azkenik, klasea amaitu baino lehen, irakasleak egin behar ditugun saioak Unitate Didaktikoa zehaztu ditugu eta denbora eman digu amaitzeko. Gutxinaka-gutxinaka Unitate Didaktikoa lantzen ari gara!

Image result for metodologia


Estekak:
   Xulines: Iker Guadillaren blogatik hartuta.
   ZAGA: Goretti Sánchezen blogatik hartuta.
   Didactika Doctors: pendiente dago aurkezpenaren webhelbidea...