Pasa den egunean, ostiralean, oso sormenezko klasea izan genuen gure posterra sortzeko unea izan genuelako. Oso ideia onak izan genituen, baita irakasleak batzuk eman zizkigun ere. Brainstorming egin eta gero, lanera jarri ginen eta super ideia bat bururatu zitzaigun, baina gure taldeak ez du ezer ezango... aurkezpena egin baino lehen!
Ana dut izena eta Lehen Hezkuntza ikasten ari naiz. Didaktika Orokorra ikasgaian blog bana sortu dugu klasean hitz egindakoaz edota debatetan ateratako ideiak hemen isladatzeko, baita hausnarketa txiki bat egiteko ere. Modu honetan, karpeta analogikoa izan ordez, karpeta elektronikoa izango dugu. Hau esanda, espero dut nire blogaz asko disfrutatzea eta ongi etorri!
2019(e)ko martxoaren 31(a), igandea
2019(e)ko martxoaren 23(a), larunbata
"La convivencialidad" kapituluaren performanceak
Azkenengo klasean Illichen hirugarren kapitulua, La convivencialidad, praktikan jarri genuen lau taldeko performance egiten.
Lehenengo performancean, hiru pertsonak zenbakiak esan zituzten klasetik mugitzen ziren bitartean eta beste batek instituzioak izendatzean erreakzio jakin batzuk ikusi genituen. Amaitzean, klase guztiak hausnarketa bat egin genuen esanahiaren eta mezuaren inguruan: instituzioentzako zenbaki hutsak garela ondorioztatu genuen batzuk. Ondoren, lau neskek (Aialak, Goretti, Gemak eta Leirek) haien mezua azaldu zuten: eskolak modu zehatz batean zenbatzera ikastarazten gaitu eta ezin dugu hori akabatu eta gure modura zenbatu.
Ondoren, Spice Girls taldearen, nire taldearen, txanda izan zen: trapezio bat osatzeko piezak eman genien, bat faltan. Osatu ezin zenez, talde bakoitzean pertsona bat aldatu genuen eta, geroago, talde osoak lekuz mugitu genituen beste trapezioren bat konpun zezaketen ikusteko. Trapezio bakoitzak instituzio baten izena zeukan (eskola, hezkuntza, gizartea eta Eusko Jaurlaritza). Gure mezua instituzioetan arazoak daudela zen eta arazo horiek konpontzeko aldaketa baliogabeak egiten dituztela politikariek, baina benetako arazoa ez dute zuzentzen ikustezina egiten baitute.



Gure performance-a eta gero, kalera atera ginen, mutilen taldearen (Xulines-en) performancea burutzeko. Horretan, taldekide batek zeloa jarri zuen lurrean eta zelo horren gainean ibilarazi gintuzten. Horren arrazoia gizartearen teknologiaren menpe gaudela da. Gainera, horretan ibiltzean, arraztroa utzi egiten dugu, teknologian bezala, eta ezabaezina da.
Azkenik, Jokin Totorikak eta Beñatek azkenengo performancea egin zuten: ikasten ditugun aipuak (biologia, komunikazioa, txunkuntasuna, geografia, etab.) eskolan, etxean edo bietan eman ditugun adierazi behar genuen.
Oso klase interesgarria iruditu zitzaidan mugitzen egon ginelako denbora guztian eta, gainera, beste modu ezberdin batean ikasten, modu aktiboki.
2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna
La convivencialidad, Illich
Gaur Illichen hirugarren kapituluari buruz hitz egin dugu klasean galdera sorta bat elkarrekin erantzuten genuen batera. Oso ideia onak atera dira eta Illichek proposatzen zituen deseskolarizazioaren ideiaz mintzatu gara (alde onak eta txarrak, alde gauden edo ez, etab.). Nire klasekide batzuk ados zeuden arren, gehienok ez gara Illichekin bat etortzen.
Nire ustez, eskolarizazioa beharrezkoa da gizartea "ordenatuta" egoteko. Gainera, homeschooling ezinezkoa da familia ororentzat. Hau da, familia guztiek ez dute beharrezkoa liratekeen dirua eta denbora hori burutzeko. Esandakoaz aparte, umeek bere adinekoekin egotea bilatzen dute eta eskolak hori bermatzen eta indartzen du. Hori gertatu ez gero, nola ezagutuko lituzkete beste umeak? Zer gertatuko litzateko gaitasun sozialekin? Jakingo al lukete beste umeekin egoten? Eta, azkenik, nola ezagutuko lituzkete lagunak?
Klasearen bukaeran, gure taldeak, Spice Girls-ek, irakaslearekin hitz egin du biharko performance prestatzeko ebaluazio bat eginez eta hobekuntza alderdiak jorratuz.
Hona hemen klasean egindako galderak eta erantzunak:
Nire ustez, eskolarizazioa beharrezkoa da gizartea "ordenatuta" egoteko. Gainera, homeschooling ezinezkoa da familia ororentzat. Hau da, familia guztiek ez dute beharrezkoa liratekeen dirua eta denbora hori burutzeko. Esandakoaz aparte, umeek bere adinekoekin egotea bilatzen dute eta eskolak hori bermatzen eta indartzen du. Hori gertatu ez gero, nola ezagutuko lituzkete beste umeak? Zer gertatuko litzateko gaitasun sozialekin? Jakingo al lukete beste umeekin egoten? Eta, azkenik, nola ezagutuko lituzkete lagunak?
Klasearen bukaeran, gure taldeak, Spice Girls-ek, irakaslearekin hitz egin du biharko performance prestatzeko ebaluazio bat eginez eta hobekuntza alderdiak jorratuz.
Hona hemen klasean egindako galderak eta erantzunak:
1. Zer esaten du
Illichek aurrerapen teknologikoen inguruan, hauek mila bat gainditzen dutenean?
Zein da honen ondorioa eskolei dagokienez?
Teknologia ez da aurrera pausuaren sinonimoa
(“terminan produciendo lo contrario a lo que se proponían”). Medikuntzak
gaixotasunak zabaltzen ditu (“se vuelve contra sus propios fines”), automobilak
inmobiliztzen dizkigute, hezkuntzak desberdintasunak eta ezjakintasunak, etab.
2. Nahiz eta teknologien
hedakuntzaren ondorioak kaltegarri nabariak izan, zergatik sustatzen da? Honen
adibideren jarriko zenuke hezkuntzaren arloan?
Interes ekonomiko batengatik sustatzen dira:
izkututako motibazio bat da. Adibidez, AHT, ritualak eta mitoak, Illichen
arabera. Arbel digitalak, adibidez, arazo asko sortzen ditu.
3. Eskolaren izaera
“kontraproduktiboa” ikusita, hezkuntza instituzioak ez du ziurtatzen
ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena ere. Zein izango
litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi
mezu?
Benetako zentzua ezkututako kurrikulumak ematen du:
desikasi behar da eta gure kabuz ikas dezakeguna ikasi.
4.
Zein da eskolaren papera baloreen
instituzionalizazioan?
Eskola ikasi dezakegun instituzio bakarra da. Ezkututako
kurrikuluma: el alumno debe desaprender a aprenderlo todo de la cotidialidad…
Ezagutza anotatua eta inkuantifikableak dira baloreak zenbatzen direnak. Bi
mezu zabaltzen ditu: kontsumismoa eta gizarte zatiketa.
5. Eskolaren
funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da?
Ezagutza akotatua eta inkuantifikableak diren baloreak
zenbatu. Desirak beharrak sortzen ditu.
6. Illichen aburuz, zein
da kapitalismoaren “mantra” aurrerapenaren harira? Zein ari da sortzen aurrerapen
teknologikoak?
Etengabe kontsumitzeko prestatzen gaituzte eskoletan:
kontsumismoak poztasuna sortarazten digularen ideia. Poztasuna sortzen da kapitalismoaren bitartez (“creer
que lo nuevo siempre es mejor”).
7. Teknologien izaera
sakratuaren adierazpen nagusia, Illichek aipatzen duen “teknologien aginduan”
(“imperativo tecnológico”) izango luke bere oinarri diskurtsiboa. Zertan datza
kontzeptu hau? Nola lotuko zenuke gizartearen deskolarizazioaren
aldarrikapenarekin?
Teknologikoki zerbait
egin badaiteke, egingo da, giza-kostuak inporta gabe (“Si algo es técnicamente
posible se puede hacer”).
2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala
Gure curriculuma ikasten...
Gaur denok batera taula zuzendu egin dugu eta dokumentu bakoitzaren ezberdintasunak, baita zertarako balio duten ere, ikasi ditugu. Modu honetan, irakasleak garenean zein dokumentu kontuan hartu behar dugun jakingo dugu. Hau da gure emaitza! Ikusteko arazoak badituzue, egin klik hemen.
Gure curriculuma ulertzen...
2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena
Curriculum ezkutuaren argazkiak
Gaur, kurrikulum ezkutua landu dugu klasean. Hau da, irakaslea irakasten saiatzen ez dena eta ikasleek ikasten dutena da. Illichek ideia hau hasi zuen. Bere ustez, maisu-maistren
curriculum ezkututuan egiten duten eragina merkatuari fabore handia egiten dio.
Adibide gisa, espazioaren antolamendua, baloreak, interakzio-erak, etab dira. Kasu zehatz bat mahaien antolamenduan ikus daiteke, klasean irakaslearekiko noranzko bakarrekoak dira eta, beraz, noranzko bakarrekoa, diziplinarra,
antolatua, etab. dira.
Aurrreko egunean komentatu bezala, fakultatean aurki genitzakeen curriculum ezkutuaren adibideak argazkitu genituen gaur klasean elkarrekin parteka genitzan. Hona hemen Sarayk, Iratik eta hirurok ateratako batzuk:



Kartel hauetan ikus daitekeen gisa, irakasle edota zaindari neska baten bila daude. Hau da, rol hori oso markatuta duten familiak horren bila dabiltza. Ez al da posible, ba, hogei urteko mutil batek ume batzuk zaintzan izatea? Nesken lana al da hori?

Azken argazki hau Matraka taldearekin batera atera genuen guztioi nesken komunean zegoen pegatina hau harritu zitzaigulako. Nahiz eta komuneko atean izenik ez egon, neska eta mutilen komunak ezberdinduta daude. Hala ere, nesken komunean dagoen hau "bi generoentzat" da.
![]() |
Nesken komuneko ate bat |
Behean dagoen ezkerreko argazkia Gasteizko Farmazia fakultatean atera genuen. Argazkian fakultate hori zein handia den nabarmendu daiteke. Gure taldea sartzean, hori zen egiten genuen komentario bakarra. Ondoren, gure fakultatatearekin konpartuz zein ezberdina den konturatu ginen; hau da, "karrera garrantzitsuak" (Farmazia, Alimentuen Zientzia eta Teknologia, Ingurumen zientziak, Giza Nutrizioa eta Dietetika, etab) fakultate handi eta moderno batean egin behar dira. Magisteritza, aldiz, ez dago hain ondo baloratuta eta fakultate askoz txikiago eta zaharrago dugu. Gainera, gure fakultatearen atea nahiko ezkutatua dago, Farmazia, aldiz, oso ate handia du eta erraz ikus daiteke. Esandakoaz aparte, Hezkuntza eta Kirol fakultatearen kanpoan haur parke bat dugu. Nire ustez, nahiko ironikoa da egoera hau.
![]() |
Farmazia fakultatea |
![]() |
Hezkuntza eta Kirol fakultatea, kanpotik ikusita |
Argazki hau gure klasean atera genuen. Zutabe handi bat dugu klasearen erdian eta neskak eta mutilak banatzen ditu. Ezkerraldean klaseko neska guztiak esertzen dira eta, eskuinaldean, mutil guztiak. Hau da, oso banatuta gaude gu gure artean eta klase tarteetan bakarrik elkartzen gara hitz egiteko. Argazki honetan ere mahaien antolamendua ere ikus daiteke, kurrikulum ezkutuaren beste adibide nabarmena.
![]() |
Gure klaseko zutabea, erdi-erdian. |
Azken argazki hau fakultatean ere aurkitu genuen, baliabide publikoen alde egiten duena. Paper hau ez genuke unibertsitate pribatu batean aurkituko ikusiko luketen pertsonak ados egongo ez litzatekelako. Beraz, curriculum ezkutuaren parte ere bada.
2019(e)ko martxoaren 8(a), ostirala
Curriculum izkutua
Gaur Curriculum ezkutuaren inguruan hitz egiten egon gara klasean; hau da, irakaslea irakasten saiatzen ez dena eta ikasleek ikasten dutena. Gai hau jorratzeko Acaso-k eta Nuere-k (2005) egin zuten tesia irakurri ondoren, gure aurreezagutzak partekatu eta adibideak eman ditugu, baita gure ustez zergatik den garrantzitsua ere bai. Ondoren, gure irakasleak denbora eman digu fakultatean aurki ditzakegun curriculum mota honetako adibideei argazkia ateratzeko hurrengo klasean elkarrekin partekatzeko asmoz.
Hona hemen internetetik ateratako adibide bat:
Hurrengora arte!
2019(e)ko martxoaren 4(a), astelehena
Eskola mota ezberdinak eta horrek dakartzan gorputz egoerak
Gaur klasean hiru eskola mota ikusi ditugu: publiko bat (Paideia eskola anarkista) eta bi publiko (Eskola Txikiak eta Amaraberri). Hona hemen eskola bakoitzaren ezaugarriak:
Mugimendu anti-autoritarioko eskola (Pedagogia libertarioa)
Paideia:
Eskola mota hau anarkista da eta ikasleen banakotasunarekiko askatasuna bermatzen da. Haien helburua biolentzia maila gutxitzea, eta kooperazioa eta garapen mailak handitu nahi dira. Horretarako elkarbizitzaren eta asanbladaren paperek izugarrizko garrantzia dute.
Ez dute azterketarik egiten, baina "liburuxkak" erabiltzen dituzte ariketak egiteko. Gainera askatasuna dago janzteko eran (bainujantzia zeramaten askok bazkaltzeko orduan), baita klasean dantza egiteko aukera ere.
Eskola mota honetako irakasleek gaur egungo eskola eta Faszismoaren eskola berdinak direla baina beste modu batean dela diote. Hori dela eta, hainbat "aldaketa" egiten dizkiote bere eskolari. Adibide gisa, ikasleek sukaldatzen eta garbitzen dute, eskolan autonomo izaten ere irakasten dutelako, baita bizitzaren hainbat alderdi ere irakasten dute (elkarbizitza, errezetak, txukun izaten, etab.). Hau da, eskola "arruntetan" egiten ez diren hamaika ekintza dihardute.
Eskola mota honetako irakasleek gaur egungo eskola eta Faszismoaren eskola berdinak direla baina beste modu batean dela diote. Hori dela eta, hainbat "aldaketa" egiten dizkiote bere eskolari. Adibide gisa, ikasleek sukaldatzen eta garbitzen dute, eskolan autonomo izaten ere irakasten dutelako, baita bizitzaren hainbat alderdi ere irakasten dute (elkarbizitza, errezetak, txukun izaten, etab.). Hau da, eskola "arruntetan" egiten ez diren hamaika ekintza dihardute.
Homeschooling
Klasean komentatutako homeschooling eskola motaren onura eta gabeziak komentatuko dira hemen. Alde batetik, onura asko ditu; hala nola, umea protagonista da eta edukiak ikasleari egokitzen dira. Gainera, ordutegiak malgutasunez alda daitezke eta ikasleak presio gutxi dauka. Azkenik, autonomia asko izan ezik, gurasoek haien seme-alabekin denbora gehiago ere igaro dezakete. Bestetik, familia guztiek ezin dute eskola mota honi iritzi, nahiz eta haien gogokoena izan, denbora falta dela eta, kasu. Arlo sozialean ere umeak arazoak aurki ditzake berdinen arteko harreman falta daukatelako: bakarik edota anaia-arrebekin bakarrik ikasiko dute. Esandakoaz aparte, ez dira titulurik jasotzen, instituzio bat ez baita, eta, beraz, ofizialtasun gabezia du.
Pertsonalki, homeschoolinaren kontra nago. Nahiz eta umeen interesetik ikaskuntza bideratzen den, arlo sozial falta izugarri gerta daiteke eta heldua denean hamaika ondorio ekar ditzake.
Esperientzia berritzaileak eskola publikoan:
Eskola txikiak:
Herri txikietan sortzen diren eskola publikoak dira. Beraz, klasean bi, hiru edo lau adin ezberdinak aurki daitezke. Hala ere, elkarrengandik ikasten dute. Klasean talde txikiak daude eta ingurua nahiko mugatua denez, harreman estuak sortzen dira ikasle, irakasle eta gurasoen artean. Azkenik, kanpoko ekintzak egiten dituzte kanpoko muga aberatsak ikusteko.
Amaraberri:
Umeen beharretara moldatzen dira, beti ere legeak betearazten duen curriculuma jarraituz. Curriculuma kontuan hartuz, beste arlo batzuei garrantzia ematen die eskola publiko honek: garapen fisiko eta emozionala. Ez dute libururik erabiltzen, baizik eta joku eta proiektuen bidez ikasketa bideratzen da. Proiektu batean zalantzarik izanez gero, bibliotekara joan daitezke (haien lanetarako beharrezko informazioa bilatzeko errekurtzo aula). Eskola mota honen gako garrantzitsu bat edukien testuingurua da; hau da, batuketak eta kenketak egiten ikasten duten ezik, zertarako eta zergatik egiten dituzten ere ikasten dute.
Klaseak zikloka banatzen dira, ikasleek elkarri lagun diezaiotelaren asmoz. Adibide gisa, lehenengo zikloa auzo bihurtu dute. Modu horretan, umeek denda bat daukate (salerosketak zer diren eta pisu-haztagak erabiltzen ikasten dute), josten ikasten dute, etab. Eskola honen helburua "bizitzaren eskolan" heztea da, eguneroko gertaerak sortaraziz. Hori dela medio, ikasgai magistral gutxi daude esperientziak irakats ditzan.
Etorkizunerako ez dituztela prestatzen da gustatu zaidan azken gaia. Beste era batera esanda, Lehen Hezkuntzatik elkarrizketak egiten, bideoak editatzen, haztagak erabiltzen, etab. ikasten dute, etorkizun batean egingo duten gisa. Amaraberriko irakasle batek dioen gisa: "no los estamos preparando para hacer entrevistas, están haciendo entrevistas ya".
Gehien gustatu zaidan eskola mota azken hori da, ikaskuntza esanguratsua bermatu ez ezik, umeek ikasten ere egiten dute ondo pasatzen duten bitartean. Gainera, eskolaren planteamendua asko gustatu egin zait. Nire etorkizunean Amaraberri sisteman lan egiten ez badut, haren ideia batzuk eta metodologia pixka bat nire klasean sartu nahi nituzke.
Gehien gustatu zaidan eskola mota azken hori da, ikaskuntza esanguratsua bermatu ez ezik, umeek ikasten ere egiten dute ondo pasatzen duten bitartean. Gainera, eskolaren planteamendua asko gustatu egin zait. Nire etorkizunean Amaraberri sisteman lan egiten ez badut, haren ideia batzuk eta metodologia pixka bat nire klasean sartu nahi nituzke.
Bi performance
Gaur bi performance egin ditugu klasean, Illichen filosofian oinarrituta eta gaur egungo hezkuntza-sistemari kritika eginez.
Lehenengo perfomancean bi hilara egin ditugu eta esaldi luze eta zail bat errepikatu behar izan dugu. Ia guztiei asko kostatu zaigu eta errepikatu ezin izan dugunak kanporatuak izan gara. Besteek esaldiak errepikatzen jarraitu dute. Ondoren, borobil bat egin dugu performance horretaz hausnartzeko: eskolak beste batzuek esan dutena errepikarazten ditu ikasleak, zentzurik gabe askotan, eta behin errepikatuta ez dute gogoratzen. Errepikatze horrek azterketa gainditzeko baino ez du balio zentzu askorik gabe, baita ulertu gabe buruz ikasten direlako ere. Gainera "balio ez dutenak" kanporatuak dira hezkuntza-sistematik "balio dutenek" bakarrik aurrera egin dezaten eta horiei bakarriz arreta jarriz.
Lehenengo perfomancean bi hilara egin ditugu eta esaldi luze eta zail bat errepikatu behar izan dugu. Ia guztiei asko kostatu zaigu eta errepikatu ezin izan dugunak kanporatuak izan gara. Besteek esaldiak errepikatzen jarraitu dute. Ondoren, borobil bat egin dugu performance horretaz hausnartzeko: eskolak beste batzuek esan dutena errepikarazten ditu ikasleak, zentzurik gabe askotan, eta behin errepikatuta ez dute gogoratzen. Errepikatze horrek azterketa gainditzeko baino ez du balio zentzu askorik gabe, baita ulertu gabe buruz ikasten direlako ere. Gainera "balio ez dutenak" kanporatuak dira hezkuntza-sistematik "balio dutenek" bakarrik aurrera egin dezaten eta horiei bakarriz arreta jarriz.
ABC egunkaritik ateratako argazkia |
Bigarren perfomancean galdera "pertsonalak eta absurdoak", klasean esan den bezala, egin dizkigute ("Zein da zen animaliarik gustukoena?" edota "Zein da zuen janaririk gustukoena?") eta borobil bat eginda banaka erantzun dugu. Espero bezala, erantzunak oso desberdinak izan da eta "ez, gaizki, berriro" jasota, behin eta berriz errepikatu dugu guztiok erantzun berdina esan arte. Hau da, nahiz eta eskolak ikasleen erantzunak, beharrak edota gustu ezberdinak kontuan hartzen dituelaren antza eman, ikasleak homogeneizatzen ditu gustu "onak eta txarrak" zein diren irakasten. Gainera, ariketa egiten ari ginela, batek zerbait ezberdin erantzutean, guztiok kexatu gara gure erantzun "zuzena" esan ez duelako.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)