Blog honen idazlea...

2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

"Tomboy" filma

Gaur Tomboy filma klasean ikusi dugu gorputzari lotuta daukagun beste proiektu batekin lotura egiteko. Film honetan transexualitatea lantzen da: hamar urteko Laure etxez mugitzen da bere familiarekin eta leku berrian lagunei Michael deitzen dela esaten du. Laure ez da neska sentitzen eta nahiz eta familiak onartu ez, ahal duen guztia egiten du "libre" senti dadin.
Protagonistak bere ahizpa/arrebaren laguntza dauka eta elkartasun handia ematen diote elkarri. Komentatu nahi dudan aipu bat bi umeek elkar asko maite dutela da, baita haien arteko konplizitatea eta hurbiltasuna oso nabaria dela ere.

Filman zehar, eszena bat baino gehiago gustatu izan zaizkit. Lehengo eta behin, familia horretan duten gertutasuna eta elkarrekin pasatzen duten denbora da, oso momentu politak direlakoan bainago. Bestetik, Michaelen eta Lisaren harremana maitagarria eta oso tristea dela pentsatzen dut; beste era esanda, hamar urteko "mutil- eta neska-lagun" harremanak ziraragarriak dira, baina sekretu handi bat dago haren atzean: Michael ez da Lisak iruditzen duen gisa. Azkenik, Laurek oso momentu gogorrak izaten ditu filman zehar bere sekretua izkutatu nahian: bainujantzia jartzerakoan, lagunen aurrean txisa egiteko momentuan edota eskolako listan Michael izena agertzen ez denean.

Nire ustez, Tomboy filmak genoaren irakurketa oso ondo irudikatzen du. Filmaren hasieran, neska eta mutilen estereotipoak asko markatzen dira: Jeanne-k dantza egitea eta arropa arrosaz jantzea oso gustuko du eta, Michaelek, aldiz, nahiago du hori guztia ez egitea. Michaelek duen gorputz jarrera ere oso "maskulinoa" da. Filma ikusten hasi ginenean, alderdi zehatz hori ez zitzaidan gustatu neska edo mutila izateak ez duelako zer gustatu behar zaigun markatzen. Hala ere, filma ikusi ahala haren zergatia ulertu nuen.

Hona hemen pelikularen bi argazki pertsonaien jarduera, arropa, jarrera, etab. ikusteko eta aztertzeko.


Oro har, bai transexualitateari buruz, bai egoera horren gogortasunari buruz hausnartzeko film bikaina da. Gainera, gidoia oso ondo estrukturatuta dago eta pertsonaiak (ia guztiak umeak) oso ondo landuta eta antzeztuta daude. 

Hona hemen pelikularen trailerra eta Tomboy ikusteko guztiz gomentatzen dizuet!


1 iruzkin:

  1. Oso interesgarria iruditu zait eskaini duzun begirada. Nire blog-ean txertatu eta nire bisitariak hemendik pasatzera gonbidatuko ditut!

    ErantzunEzabatu