Blog honen idazlea...

2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

Gure begirada baldintzatuta...

Gaur egun, askatasunaren alde borrokatzen da izaki askeak izan nahian. Hala ere, gure gizartea eta geure begirada bizitzarekiko baldintzatuta dago. Hainbat faktorek (jaioterriak, kulturak, egoera sozioekonimikoak, etab) baldintzatu egiten du geure bizitzaren hamaika alderdi, egoera eta pentsamendu. Nire kasua adibide gisa jarriko dut: zer esan nahi du emakumea izatea gizarte honetan?

Lehen eta behin, aukera gutxiago izango ditut, ez bakarrik kirol arloan (nesken kirol-talde bat aurkitu ez ezik, kirol profesionalean ere aritzeko), baizik eta lanpostuetan ere bai. Egun, akademia batean lan egiten dut irakasle bezala eta gurasoengan jaso ditudan komentarioek ez naute asko motibatzen ("se le van a echar los chavales encima, con lo jovencita que es...", "siendo tan joven ya te ves capaz de enseñar idiomas a niños de diez a doce años"). Gizona balitz, "el profe enrollado" izango nitzatekeela uste dut.

Nire jaioterria Gasteiz da eta hor eman dut nire bizitza osoa. Nahiz eta Gasteiz hiri txikia izan, aniztasun kultural oso handia dago. Zorionez, nahiko integratua daude, baina, zoritxarrez, inklusioa bermatzeko urteak falta zaizkigu oraindik... Hala ere, udalerriak hainbat aukera eta laguntza eskaintzen ditu.

Normaltzat hartzen den beste faktore bat denbora-lerroa da. Beste era batera esanda, ezberdintasun handia dago gaur egungo gizartearen, nire aiton-amonen gizartearen edo Erdi Aroko gizartearekin. Erdi Aroan, batez ere goi klaseetan, nire pertsonalitatea eta askatasuna oso definituta egongo lirateke. Emakumea bere aitak esaten zuenaren menpe zegoen eta goi-klasekoa bazen, emakume ona izatea (femeninoa, umeetan arduratzea eta ume asko izatea, errespetatsua izatea eta esaten diotenari obeditu, kasu) eskatzen zitzaien. Zoritxarrez, egoera hori ez zen asko aldatu Francoren garaian: emakumeen bizitza, ekintzak, aisialdia, etab. izugarri mugatuta zegoen. Adibide gisa, emakume batek ezin zuen banku-kontu bat ireki bere senarraren baimenik gabe. Gaur egun, aldiz, emakumeok askatasun gehiago dugu, nahiz eta oraindik ere gure eskubideen alde borroka egin behar dugun.

Image result for sociedad condicionada


2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Performance

  Atzo, otsailak 21, Didaktika Doctors talde osatzen duten klasekideek (Josevik, Jokinek, Unaik eta Aritzek) performance bat egin zuten Illich-en 'La crítica de las herramientas' kapituluan oinarrituta. Horretarako, hiru instituzio aukeratu dituzte (Hezkuntza, Osasuna eta Garraioa) eta banaka hitz bat hartu eta kutxa horietan sartu genituen. Espero ez bezala, kutxatik lurrera erortzen ziren kontzeptu guztiak. Harrigarria irudi arren, denok harritu ginen baina inork ez zuen tutik esan eta perfirmancea nola amaituko lukeen itxaron genuen. Prozedura berdina hiru aldiz errepikatu genuen, Didaktika Doctors taldeak guk zerbait esatera itxaroten.

   Gaur, performance horretaz hitz egin dugu. Erabilitako elementuekin hasi gara (paperak, kutxak,  mahai bat, klasearen zati gehiena), denbora eta lekuaren erabilera (leku itxia -klasea- eta guztiok egindako borobil baten erdian jarri da taldea), zer adierazi nahi izan duten, nola egin duten, etab.

Hona hemen guztion artean ateratako ondorio batzuk: lehenik eta behin, ohituta gaude gure gizartean hori gertatzera, hau da, gure politikariek murrizketak egitera edota dirua lapurtzera ohituta gaudenez, gure hitzak (errespetua, titulu akademikoak, dirulaguntzak, etab.) lurrera erortzeak ez gaitu mugiarazi edo protestarazi. Bigarrenik, Unaik esan duen gisa, performancea hasi baino lehen zorua garbi zegoen eta aurrera egin ahala, zorua "zikinduz" joan da eta inork ez du ezer esan. Beste era batera esanda, kutxa horien mehetasunak gure oinarria eta gure gizartearen oinarria zikintzen du.

Argazkia: Unai Coronel

    Klasea amaitu baino lehen, bideo bat ikusi dugu irudien biolentziaz hausnartu genezan, baita gure papera irakasle bezala gai horri buruz zein den zehazteko ere. Irakasle gisa, zeregin asko ditugu gure ikasleak erreferentziatzat hartuko gaituzteko eta, hori dela medio, haiengan pentsamendu kritikoa bermatu behar dugu.

2019(e)ko otsailaren 16(a), larunbata

Bideoen kontaketa...

   Irudien bidez momentuak gorde ditzakegu. Hori izan zen ideia klasean bideo bat sortzeko. Argazkiekin bezala, gauza asko konta ditzakegu, baita jendearen expresioa hobeto ikusi ere. Klase horretan bideo bat egin zuten Maider Álvarezek eta Unai Coronelek. Hemen behean daukazue editatu zuten bideo aparta!! Espero dut zuen gustukoa izatea!


Horiek horrela... Gure taldearen txanda izan zen aurkezpena egiteko eta bideoan atera gara azalpena emanez.

2019(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

'La crítica de las herramientas' eta 'Pienso, luego existo'

Atzo Ivan Illich filosofoak idatzitako 'La crítica de las herramientas' kapitulua irakurri ondoren, kapituluaren inguran galdera batzuk erantzun genituen gure ideiak ere emanez. Kapitulu horretan Illich gizarteko herremientez mintatzen da. Beraren ustez, erremintak gizakiak sortu duen oro (instituzio, objektu, etab.) da eta bi motatako baloreak daude: erabileraren balorea ('Valor de uso'), guk berez dugun hori, eta aldaketaren balorea ('Valor de cambio'), aldaketaren balorea. Adibide gisa, umeak ikasteko berez duen grina (erabileraren balorea) eskolak bahitzen edo kentzen dio (aldaketaren balorea). Galderak erantzun genituen bitartean, gure iritzia eman genuen, ikaskuntza askoz aberatsagoa bermatuz ikuspuntu ezberdinak ikusi egin genituelako.

Atzoko klasea oso interesgarria iruditu zitzaidan ez baitzen klasea emateko modu "arrunta", baizik eta denok batera eta elkarrekin ikas genezakeela konturatu nintzen, ikaskuntza kooperatiboa bermatuz eta aurrezagutzetan oinarrituta. Nire etorkizunean maistra bezala, hausnartzeko momentuak izan nahiko nituzke, umeek pentsamendu kritikoa lan ditzaten, baita gizarteaz gogoetak egin ditzaten ere. Hala ere, jakin badakit utopia dela ikasturtean zehar horretarako denborarik "ez dagoela", kontzeptu "garrantzitsuagoak" landu behar ditugulako; hala nola, gizarte, batuketak, teknologia, etab.

Lehen Hezkuntzan izandako irakasle batek izan zigun: "bai, badakit zein garrantzitsua den matematikak edo natur zientziak edota gaztelania jakitea. Hala ere, niretzat zuek hori jakitea baino askoz garrantzitsuagoa pertsona onak eta errespetutsuak izatea da". Esaldi hori entzun nuenean zazpi urte nituen arren, begiak ireki zizkidan eta gaur egun mementu hori gogoratzen dut.

Klasea amaitzeko, azken 20 minutuak bideo bat ikusten eman genuen: Beatriz Preciadoren 'Pienso, luego existo' elkarrizketa. Preciado filosofo feminista da, Queer mugimenduaren alde egiten duena. Bideoa ikusi ahala, bakoitzak hamar kontzeptu hartu genituen eskolaren papera gorputzaren normalizazioarekin lotu genezan.
Image result for beatriz preciado
Beatriz Preciado, 'Pienso, luego existo'

2019(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

Instituziotik at ikasiz...

Gaur klasean instituziotik at landu daitekeen ikaskuntzaz aritu gara. Gobernuak eskolari emandako garrantzia dela-eta, eskolan baino ezin dugula ikasi pentsarazten gaituzte, eta hori ez da egia. Hori dela gisa, Didaktika klasearekin kalera atera gara, iritzi hori deuseztatu nahian.

Bisualki isladatu nahi izan dugu insituziotik at bermatzen den ikaskuntza, eskolan ematen dena baino askoz ezberdina. Horretarako, erakutsi nahi izan dugu kalean ateratako argazkiak, ikasten ari diren pertsonak, baita zer eta nola ikasten duten ere, azaltzen dituztenak.

Ondoren, arbelera atera gara argazki bakoitza azaltzeko eta zergatik ikaskuntza bermatzen den kontatzeko. Ondoren, guztiak lotuta egon daitezkeela azaldu genuen, baita zerbait komunean dutela ere: baloreak. Bestela esanda, institzioetatik at bermatzen den ikaskuntza baloreetan oinarritzen da: elkarlanean, enpatian, ezustekoetan, taldelanean, etab. Gainera, material gutxi eta teknologiarik ez erabiltzen ari diren pertsonak dira. Hona hemen nire taldeak ateratako argazki batzuk:

Gizon bat korrika egiten
(autodisziplina eta esfortsua)
Gasteizko Martin Fiztaldearen korrikalari talde bat
luzatzen eta elkarri hitz egiten.



Corazonistas taldea partidu baten
ondoren (konpromisoa, esfortsua, enpatia)
























Beste batzuk ez dira taldean egiten eta beste motatako esperientziak eta baloreak lantzen dira. Banakakoak dira, gehien bat eta oso ohikoa da mota honetakoak kaleetan ikustea:

Emakume gazte bat bere jaioberriarekin
(esperientzia berria, maitemindua, zaintza)
Autoeskolako auto bat praktiketan
(teknika, disziplina akademikoa)

2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

"Tomboy" filma

Gaur Tomboy filma klasean ikusi dugu gorputzari lotuta daukagun beste proiektu batekin lotura egiteko. Film honetan transexualitatea lantzen da: hamar urteko Laure etxez mugitzen da bere familiarekin eta leku berrian lagunei Michael deitzen dela esaten du. Laure ez da neska sentitzen eta nahiz eta familiak onartu ez, ahal duen guztia egiten du "libre" senti dadin.
Protagonistak bere ahizpa/arrebaren laguntza dauka eta elkartasun handia ematen diote elkarri. Komentatu nahi dudan aipu bat bi umeek elkar asko maite dutela da, baita haien arteko konplizitatea eta hurbiltasuna oso nabaria dela ere.

Filman zehar, eszena bat baino gehiago gustatu izan zaizkit. Lehengo eta behin, familia horretan duten gertutasuna eta elkarrekin pasatzen duten denbora da, oso momentu politak direlakoan bainago. Bestetik, Michaelen eta Lisaren harremana maitagarria eta oso tristea dela pentsatzen dut; beste era esanda, hamar urteko "mutil- eta neska-lagun" harremanak ziraragarriak dira, baina sekretu handi bat dago haren atzean: Michael ez da Lisak iruditzen duen gisa. Azkenik, Laurek oso momentu gogorrak izaten ditu filman zehar bere sekretua izkutatu nahian: bainujantzia jartzerakoan, lagunen aurrean txisa egiteko momentuan edota eskolako listan Michael izena agertzen ez denean.

Nire ustez, Tomboy filmak genoaren irakurketa oso ondo irudikatzen du. Filmaren hasieran, neska eta mutilen estereotipoak asko markatzen dira: Jeanne-k dantza egitea eta arropa arrosaz jantzea oso gustuko du eta, Michaelek, aldiz, nahiago du hori guztia ez egitea. Michaelek duen gorputz jarrera ere oso "maskulinoa" da. Filma ikusten hasi ginenean, alderdi zehatz hori ez zitzaidan gustatu neska edo mutila izateak ez duelako zer gustatu behar zaigun markatzen. Hala ere, filma ikusi ahala haren zergatia ulertu nuen.

Hona hemen pelikularen bi argazki pertsonaien jarduera, arropa, jarrera, etab. ikusteko eta aztertzeko.


Oro har, bai transexualitateari buruz, bai egoera horren gogortasunari buruz hausnartzeko film bikaina da. Gainera, gidoia oso ondo estrukturatuta dago eta pertsonaiak (ia guztiak umeak) oso ondo landuta eta antzeztuta daude. 

Hona hemen pelikularen trailerra eta Tomboy ikusteko guztiz gomentatzen dizuet!