Blog honen idazlea...

2019(e)ko apirilaren 16(a), asteartea

Unitate didaktikoa hasiz

   Pasa den ostiralean irakasleak Unitate Didaktikoa egitea proposatu zigun. Hau da, ikasgai eta haren eduki jakin eta zehatzak antolatzen dituen hezkuntza-ikasketa bat da. Horrek curriculuma (gure kasuan, Heziberri 2020 legedia) bere baitan hartzen du lortu beharreko helburuetara egokituz eta ikasleen premia eta mailara moldatzen da.

  Unitate Didaktikoa Matematika ikasgaiarekin lotu genuen, unibertsitateak proposatzen duen modulu lanean (K2an) informazio askorik ez baitago. Beraz, lagundu diegukegula pentsatu dugu.

  Lana errazteko (gure lehengo urtea dela LHan kontuan hartu behar da) irakasleak nola egiten den eta zertarako balio duen azaldu zigun. Azalpen horren barruan, aurkibideak, jarraitzeko pausuak,  informazioa non bila genezakeen, etab. aurkitu genuen. Ondoren, horrekin hasteko denbora eman digu klasea amaitu arte.

Sentsazio onak! Nola doan kontatzen jarraituko dut, ez damutu! 😃

2019(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

Unitate Didaktikoaren zehaztapen batzuk...

Gaur Unitate Didaktikoarekin jarraitzeko denbora izan dugu klasean. Hasi baino lehen, informazioa eta edukierak zehaztu dizkigu irakasleak: zer informazio jarri eta zer ez, Heziberriko edukierak kontuan hartzeko gomendioa eman digu, baita ideia nagusiak ateratzeko edukiak hobeto zehazteko ere. Beraz, gure taldeak LHko hirugarren maila dela kontuan izanik eta Heziberri 2020 aintzat hartuz gure edukiak zehaztu ditugu. Gomendio horiei esker, lana askoz errazago bihurtu zaigu.

2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

Beste performance aurkezten...

Gaur beste talde batzuk haiek egindako posterrak aurkeztu dituzte eta korridoretik ibili gara, hor zitzilikatuta egon baitira. Korridorean eseri gara hezkuntzak eskatzen duen zuzentasunari aurre eginez. Azalpen hori burutzeko ez dugu azalpen tradizionala egin power point bat erabiliz, baizik eta poster batean metaforak isladatu dira. Esan den gisa, ez dugu klasean aurkeztu, baizik eta korridorean borobi bat eginez, esandako zuzentasun hori apurtu nahian.

Gainera, gizartean txertatuta dauden hainbat aipu komentatu ditugu eta etekin handia atera diogu hori guztiari: hausnarketa oso potenteak atera dira! Hona hemen klaseko beste taldeen posterrak:

Matraka taldearen posterra

Zari taldearen posterra: 'Gorputz deafialtzaileak'

Whale taldearen posterra

Xulines taldearen posterra


Tomaki taldearen posterra

Performancearen aurkezpena

   Eguna heldu da eta performancea egin dugu!! Nahiko urduri geunden egin baino lehen baina performancea pixka bat entseatzeak lasaitu gaitu. Lehenak izan gara!

   Gure performancean, Irati erdian jarri da eta beste laurok, instituzio bana irudikatu dugu, haren inguruan. Ondoren, aukeratutako lau instituzioek (eskolak, hedabideek, Gizarte Segurantzak eta Eusko Jaurlaritzak) gaur egun esatera bultzatzen dituzten esaldiak ohitukatu dizkiogu Iratiri, gero eta ozenago, gero eta gertuago. Irati gero eta presionatuagoa sentitu izan da eta hitz egin nahi izan duenean "¡Cállate, mujer!" erantzuna izan du, hitzik esan baino lehenago. Esaten genituen esaldiak eta irainak arbelean proiektatuak izan dira, Iratiren gorputzean zehar. Azkenik, gure "laguntzaz" bere buruaz beste egin du. Sortu den "irudi bortitza" estaltzeko lepo-berogarri bat jarri diogu eta, horrela, soka eskutatuta geratu da.

   Performance honekin 'Violencia de imágenes' deitutakoa irudikatu nahi izan dugu instituzioek horrelako eraginak sor ditzazketelako eta eskuak garbitzen dituztelako horrelako arazoak sortzerakoan. Gure ustez, egoera horien aurka egin beharko lukete, baita kanpainak sortu ere,  egoera horien gertutasunaz eta garrantziaz gizarteak jabe dezan.

    Horretaz aparte, gizartean sartuta dauden esaldiak eta rolak (anorexia, transexualtasuna, generoa, estereotipoak, immigrazioa, etab.) eta haien eraginak isladatu eta kritikatu nahi izan ditugu guk irakasle gisa aurre egin beharko dizkiegulako, baita gehiago gerta ez daitezen ere.

Hona hemen bi argazki. Ezkerrekoa performancearen aukezpena izan da eta, eskuinekoa, performacearen posterra izan da. Azken horretan performancearen "laburpena" ikus daiteke. Espero duen zuen gustoa izan dela!!

2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

Perfomanceari ukituak emanez

Astelehenean performancearen ideiak Iratiri azaldu genizkion eta ukituak eman genizkion gure lanari. Gainera, irakaslearekin hitz egin genuen aurkezpena eta ebaluatzeko materiala nola aurkeztu eta entregatu behar genuen.